Lankide:Iriondo2/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Malasaña 32[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malasaña 32 2020ko beldurrezko film espainiarra da, Albert Pintók zuzendua. Gidoigileak, Ramón Campos , Gema R. Neira, Salvador S. Molina eta David Orea dira. Filma, espainiar trantsizio garaian kokatua dago eta Olmedo familiak herritik hirira egiten duen jauzia erakusten digu. Filmeko protagonista nagusien paperak Begoña Vargas, Bea Segura, Sergio Castellanos eta Iván Marcos aktoreek burutu dituzte.

Albert Pintók, film honetako zuzendariak, Matar a Dios (2017) filmagatik publikoaren saria jaso zuen Sitgeseko Zinemaldian.[1]


Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manolo (Iván Marcos) eta Candela (Bea Segura) Madrilgo Malasaña auzora iritsiko dira, hiru seme-alabekin eta Fermin aitonarekin (José Luis de Madariaga) batera. Atzean utzi dute herria, trantsizio politikoan dagoen herrialde baten hiriburuak eskaintzen omen dien oparotasunaren bila. Baina Olmedo familiak ez daki zerbait: erosi duten etxean, ez daude bakarrik...[2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976. urtea da, espainiako trantsizioaren lehen egunak dira, duela urte bat soilik hil da Franco diktadorea. Olmedo familiak, jatorrizko herria uzten du eta hiri handira mugitzen dira, diru pixka bat irabazteko asmoarekin eta denontzako bizimodu hobea lortzeko itxaropenarekin.

Familiako kideen artean ondorengo hauek daude: Manolo nekazaria, Pegaso kamioi-enpresa ezagunean lan egiteko kontratatua izan dena; Candela emazte eta koinata ohia, Galerias Preciados merkataritza-zentro ezagunean lan egiteko kontratatua; Pepe seme nagusia, 20 urte dituen mutil lotsati eta totel bat, hirian arrotz sentitzen dena eta lana aurkitzeko gai ez dena; Amparo alaba nagusia, 17 urteko nerabe bat, herria eta bere mutil laguna uztera behartua izan dena, eta Parisen Iberiako aire-konpainiarako hegaldi-laguntzaile gisa lan egin nahi duena; Rafael haurra, Manolo eta Candelaren seme bakarra, Candelaren lehen senarrak utzi ondoren izan zutena; eta azkenik, Fermin, Candelaren aita, gizon zahar eta senila.

Madrilera iristen diren lehen momentutik gauzak ez zaizkie ondo joango familiari: entitate gaizto batek Rafael bahituko du, Amparok Fermini begiratzeko bakarrik usten duen momentua aprobetxatuz. Bien bitartean, Pepe pareko etxean bizi den neska gazte batekin obsesionatuko da eta arropak eskegiteko sokak erabiliz, eskuz idatzitako mezuak trukatuko dira.

Beldurrez leporaino daudelarik, Manolok eta Amparok poliziari deitzen diote, baina ez dute umea aurkitzea lortuko. Etxean sentitzen dituzten indar gaiztoekin, Amparok Rafaelekin harremanetan jartzea lortuko du tarte labur batez; etxe hutsean, euren ondoan umearen garrasiak entzungo ditu eta elkarretaratze ikaragarriak biziko ditu bere barnean. Etxea sorgindua dagoela uste duelarik, Amparok azkenean Rafael aurkituko eta erreskatatuko du, baina hitz egiteko gai ez den beldur egoera batean. Amparo erantzunen bila ari den bitartean, Candelak Maruja Dávalos (Concha Velasco) agure atsegina eta bere alaba Lola ezagutuko ditu. Dávalos andreak bere etxe berriaren arriskuaz ohartarazi ondoren etsita, Candelak bere eta Lolaren laguntza eskatzen du familia salbatzeko zer sekretu dituen jakiteko, eta, aldi berean, Amparok jarraitzen dituen arrastoek etxean iragan den ezbehar baten berri ematen dute; zerbait gaiztoa gertatu delaren arrastoak iritsiko zaizkie... [3]

Filmaren ideiaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren ekoizleek azaldu dutenez: "Benetako istorio bat aurkitu genuen, beldurrezko film handi bat inspiratu zezakeela iruditu zitzaiguna. Istorioa 70eko hamarkadan garatu zen Madrilgo Malasaña auzoan, hiriburuko bereizgarrienetako batean. Historia horrek, gainera, hainbat gairi buruz hitz egiteko aukera ematen zigun: Landa eta hiriaren arteko talka, familia, amatasuna, ingurune sozial batean desberdin jokatzearen gaitzespena, diktaduraren amaiera eta demokraziaren hasiera, gure herriarentzat benetako ilusioa sortzen duena. " [4]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Concha Velasco-k Maruja Dávalos-en papera burutzen du.

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film honen produkzioan, Mr.Fields and Friends, Atresmedia Cine, Warner Bros. Entertainment España, Bambú Producciones, Malasaña Movie AIE eta 4 Cats ekoiztetxeek hartu dute parte. Banaketari dagokionez, Warner Bros Pictures izan da filma Espainiako aretoetan banatzeaz arduratu dena. [5]

Filmaren grabaketa 2019ko uztailean hasi zen, eta bi hilabeteko iraupena izan zuen. Lokalizazio nagusia Madrilen kokatua dagoen Montano eraikina izan zen eta honetaz gain, Madrilgo beste hainbat lekutan ere garatu zen grabaketa. Hilabete batzuen buruan, 2020an sarturik, urtarrilaren 17an estreinatu zen. [6]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Correo egunkariko Anton Merikaetxebarria zine kritikoak " "Thriller" txikiak eta beldurrezko zintetatik haratago, zinema espainiarrak beste argudio, gai eta egoera mota batzuk ahazten dituela, batzuk garrantzi handikoak maila guztietan gure egunerokoan" dio; honi, " 'Malasaña 32 'filmarekin, hiriko eta familiako beldurrezko zinta tipikoaren aurrean gaudela, eta, horren ondorioz, fuste gutxiko izua sortzen duela" gehitzen dio.[7]

Bestalde, eCartelera komunitateko kide den Javier Parrak, ondorengo hau dio: "Wanen zigilua kopiatu nahi duelako, sekuentziak eta arketipoak imitatzen ditu modu anodino samarrean". Gainera, Concha Velascoren eta bere pertsonaiaren emanaldia nabarmentzen du. [8]

El Periódico egunkariko zine kritikoa den Beatriz Martinez-ek, bereziki originala ez den arren, eraginkorra izatea lortu duela dio, Albert Pinto zuzendariak etxe madarikatuetako azpigeneroaren tresnak erabiltzeko duen gaitasunari eta trebetasunari esker.[9]

Hautagaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malasaña 32 filmak, 2021eko Goya sarietarako 16 hautagaitza jaso ditu. Ondorengo alor hauetan zehazki [10]:

  • Film onena: Malasaña Movie, Warner Brothers, 4 Cats Pictures, Atresmedia Cine, S.L.U., Bambú Producciones, Mr. Fields and Friends Cinema, S.L
  • Zuzendaritza onena: Albert Pintó Pérez
  • Jatorrizko gidoi onena: David Orea, Gema Rodríguez Neira, Ramón Campos, Salvador S. Molina
  • Jatorrizko musika onena: Frank Montasell, Lucas Peire
  • Jatorrizko abesti onena: Créeme - Compositores: El Chojín,Richie Palacín
  • Bigarren mailako gizonezko aktore onena: Javier Botet
  • Bigarren mailako emakumezko aktore onena: Concha Velasco
  • Aktore berri onena: Begoña Vargas
  • Produkzio zuzendaritza onena: Marta Miró, Sara Gonzalo
  • Argazki-zuzendaritza onena: Daniel Sosa
  • Muntaketa onena: Andrés Federico González
  • Zuzendaritza artistiko onena: Carlos Dorremochea
  • Jantzien diseinu onena: Eva Camino
  • Makillaje eta ile-apainketa onena: Milu Cabrer, Paco Martínez, David Martí
  • Soinu onena: Tamara Arévalo, Laia Casanovas, Yasmina Praderas
  • Efektu berezi onenak: Cesar Abades, Lionel Estivill

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ocaña, Javier. (2020-01-17). «Crítica | Miedo de barrio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  2. (Gaztelaniaz) Malasaña 32 (2020). (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. Malasaña 32 (2020) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. (Gaztelaniaz) SensaCine. 1 anécdotas y secretos de rodaje sobre Malasaña 32. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Comienza el rodaje de 'Malasaña 32', una película de terror inspirada en hechos reales y protagonizada por Begoña Vargas» AtresMediaCine 2019-07-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. (Gaztelaniaz) Casado, Diego. (2019-07-23). «Malasaña tendrá su propia película de terror: se rueda 'Malasaña 32'» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  7. (Gaztelaniaz) «CRÍTICA DE 'MALASAÑA 32' (2020): PUERTA AL INFIERNO» El Correo 2020-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  8. (Gaztelaniaz) «Crítica de 'Malasaña 32'» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  9. (Gaztelaniaz) Martínez, Beatriz. (2020-01-16). «Crítica de 'Malasaña 32': la represión y los monstruos» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  10. «Malasaña 32 » Premios Goya 2021» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).