Lankide:Libearribas/Proba orria
Aro modernoko testigantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Singapurreko arrain euria, bertako biztanleek deskribatu zuten bezala.
Prentsa idatziari esker, lekukotasun asko sortu dira garai modernoan, eta horrek fidagarritasuna areagotzen du. Hona hemen adibide batzuk:
- John Collinges deituriko batek dioenez, Acle herrixka (Norfolk, Ingalaterra) apo zaparrada batek jo zuen. Bertako tabernari batek ehundaka baztertu omen zituen.
- 1836ko uztailaren 11n, Cahorseko irakasle batek gutun bat bidali zuen Frantziako Zientzien Akademiara. Gutunak hau zioen:
Hodeiak burrunba egin zuen bidean, geunden lekutik hirurogei toisetara. Gure helmuga Tolosa zen, eta bertatik zetozen bi zaldunek berokiak erabili behar izan zituzten ekaitzaren ondorioz. Ekaitzak harrapatu eta ikaratu egin zituen, izan ere, apo zaparrada baten biktima izan ziren! Bizkortu egin zuten haien martxa eta bizkor ibili ziren. Diligentzia aurkitu zutenean, gertatu zitzaiena kontatu ziguten. Orduan ikusi nuen, berokiak gure parean astindu zituztenean, apo txikiak erori zirela.
M. Pontusek, Cahorseko irakaslea, M. Aragori zuzendutako gutun zatia.
- 1861eko otsailaren 16an, Singapurreko hiriak lurrikara jasan zuen, eta hiru egunez jarraian euri ugari egin zuen. Euriteen ondoren, Singapurreko biztanleek putzuetan milaka arrain zeudela ikusi zuten. Haietako batzuek zerutik erortzen ikusi zituztela esan zuten; beste batzuk, ordea, zuhurrago agertu ziren. Urak erretiratu zirenean, uholderik izan ez zen tokietan ere aurkitu zituzten arrainak lehortutako putzuetan .
- 1877ko[2] urtarrilaren 15ean, Memphisen, 45 cm-rainoko sugeenzaparrada bat erregistratu zuen Scientific American aldizkariak. Estatu Batuetan, XIX. mendean[3] bakarrik, animalien euriteei buruzko hamabost txosten baino gehiago erregistratu ziren.
- 1872ko irailaren 25ean, euriarekin galeperrak erori ziren San Fernando (Cádiz) gainean. Egun hartako lehorreko zein itsas armadako tropentzat “arrantxo” gisa balio izan zuten.
- 1880ko ekainean galeper-zaparrada erori zen Valentzian.[4]
- ↑ Les grandes énigmes. Larousse 1992 ISBN 2-03-505300-5. PMC 463554100. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
- ↑ Les grandes énigmes. Larousse 1992 ISBN 2-03-505300-5. PMC 463554100. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
- ↑ .
- ↑ Senar, Juan Carlos; Polo, Vicente; Uribe, Francesc; Camerino, Montse. (2000-01). «Status signalling, metabolic rate and body mass in the siskin: the cost of being a subordinate» Animal Behaviour 59 (1): 103–110. doi: . ISSN 0003-3472. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).