Lankide:Loreaparam/Hovik Keuchkerian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hovik Keuchkerian Burgui (Beirut, Libano, 1972ko azaroaren 14a) komiko, idazle, aktore eta boxeolari ohia armeniar jatorriko espainarra da .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita armeniarra eta ama nafarra izanik, Libanoko hiriburuan jaio zen, Beiruten. 1975ean, hiru urte zituela eta Libanoko Gerra Zibila zela eta, gurasoek Espainiara emigratzea erabaki zuten.

Haurtzaroa eta nerabezaroa Alpedreten eman zituen eta aitaren jatetxean hasi zen lanean zerbitzari gisa. 20 urte zituela Madrilera joan zen bizitzera eta 1995ean bere gimnasioa ireki zuen, HK izenekoa, Madrileko Hortaleza auzoan kokatua.[1] HK-k betiko itxi zituen ateak 2015eko abenduan.[2]

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saskibaloian ari zela orkatilan izandako lesio baten ondorioz, Keuchkerian borroka-kirola egiten hasi zen, zehazki kick boxing. Kick boxing txapelketa nazionalean irabazi zuen 1996an eta hurrengo urtean, Espainiako boxeo-txapelketa amateurra irabazi zuen pisu astunaren kategorian.

1999an profesional bihurtu zen. Keuchkerian Espainiako boxeo-txapeldun izan zen pisu astunen kategorian 2003. urtean David Blancoren aurka, eta 2004an titulua Marcelo Ferreiraren aurka berretsi zuen. Urte horren amaieran, eta bere kirolaren antolaketa profesionalarekin atsekabetuta, 16 garaipen (15 KO) eta porrota batekin eretiratu zen.[3]

Errekor profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 Irabazitakoak (15 nocauts, erabaki 1), 1 Porrotak (1 nocaut), 0 Berdinketak[4]
Arduraduna Errekorra Aurkaria Mota Erasoa Eguna Lekua Oharrak
Garaipena 16–1 Tony Booth KO 1 (8) 11/12/2004 Madril, Espainia
Garaipena 15–1 Marcelo Ferreira dos Santos TKO 3 (10) 05/06/2004 Madril, Espainia Pisu astunaren titulu nazionala atxikitzen du
Garaipena 14–1 Ralf Packheiser TKO 1 (8) 28/02/2004 Hotel Auditorium, Madril, Espainia
Garaipena 13–1 Joseph Akhasamba TKO 3 (6) 18/10/2003 Hotel Auditorium, Madril, Espainia
Garaipena 12–1 David Blanco TKO 5 (10) 21/06/2003 Manuel Cardenas kiroldegia, Leganés, Madril, Espainia Pisu astunaren jabegabeko titulu nazionala irabazten du
Garaipena 11–1 Frantisek Vasak KO 2 (4) 26/04/2003 Móstoles, Madril, Espainia
Garaipena 10–1 Donovan Luff KO 3 (6) 27/11/2002 Hilton Hotel, Mayfair, Londres, Reino Unido
Garaipena 9–1 Taker Charlemagne UN 6.- 23/12/2001 Madril, Espainia
Garaipena 8–1 Daniel Jerling TKO 5 (6) 11/12/1999 Ciudad Real, Castilla-La Mancha, España
Garaipena 7–1 Frantisek Sumina KO 1 (6) 02/11/1999 Ciudad Real, Castilla-La Mancha, España
Porrota 6-1 Thierry Guezouli KO 2 (6) 14/05/1999 Plaza de Toros La Cubierta, Leganés, Madrid, España
Garaipena 6-0 Marcus Hurbanic TKO 1 (6) 30/04/1999 Leganés, Madrid, España
Garaipena 5–0 Jozef Balogh KO 1 (6) 09/04/1999 Madrid, España
Garaipena 4–0 Frantisek Sumina TKO 1 (6) 19/03/1999 Complejo Deportivo Municipal Mar Bella, Barcelona, Cataluña, España
Garaipena 3–0 Claudiu Musat KO 1 (6) 05/03/1999 Madrid, España
Garaipena 2–0 Marcos Lorente KO 3.- 13/06/1998 Leganés, Madrid, España
Garaipena 1–0 Taker Charlemagne TKO 4.- 21/04/1998 Leganés, Madrid, España Estreinaldi profesionala
  1. Copia archivada. .
  2. El HK cuelga los guantes tras dos décadas combatiendo en Hortaleza, Hortaleza Periódico Vecinal, 22 de febrero de 2016.
  3. Corbella, Enric. 'Sandro', el amigo y cuñado de Viriato, es el mejor peso pesado español de los últimos 30 años. .
  4. Record profesional de Hovik Keuchkerian. .