Lankide:MaialenMariezcurrena/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inperialismoa India: Gatzaren Martxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gandhi eta bere jarraitzaileak gatzaren martxan 1930ean.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko martxoaren 12tik apirilaren 6ra Mahatma Gandhik manifestazio bat antolatu zuen, "gatzaren martxa" izenarekin ezaguna. Gertakizun hau ezinbestekoa izan zen Indiak Britainia Handiko Inperiotik independendizatu ahal izateko.

Gatzaren martxa nazio mailan emandako protesta izan zen, eta hau martxan jartzeko arrazoia besteak beste Indiako Kongresu Nazionalaren haserrea zen Britainia Handiak ez ziolako Indiari aitortzen domeinu-estatusa. Egoeraz kontziente, Indiaren independentzia lortzeko Gandhik bazekien India guztiari eragiten zion egoera baten aurka joan behar zuela. Horrela, gobernu britainiarrak gatzari ezartzen zizkion zergen aurka joan zen India osoa zeharkatuz bere jarraitzaileekin.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonialismo europearra XV. mendean hasi zen. Herrialde kolonialistak pixkanaka lurrak kolonializatzen zihoazten, eta orduan Indian ordura arte aktibo zegoen Mogol inperioaren zatiketa eman zen. Honek ateak ireki zizkien herrialde kolonistei, gerra piztuz beraien artean. Indiak britainiarren atentzioa deitu zuen ehunak, espeziak eta opioa zirela eta.

1600ean, Isabel I.a britainiako erreginak Ekialdeko Indietako Britainiar Konpania sortzeko baimena eman zuen. Honen helburua komertzio erlazioak ezartzea zen Asiarekin. Indiak momentu horretan enperadore bat zuen agintean, baina hala ere, lurraldea zatituta zegoen. Pixkanaka Europako herrialdeekin akordioak eztabaidatzen hasi zen bertako gobernua, etengabeko borrokak sortuz britainiarren, holandarren, portulgarren eta frantziarren artean. Azkenean, mende eta erdi beranduago, britainiarrek lortu zuten Indiaren kontrol osoa.

Pixkanaka britainiarren eragina handitzen joan zen, interes komertzialak alde batera utzi zituzten eta barne gatazketan sartzea erabaki zuten, interbentzionismo politiko eta militarrean sartuz. XIX.menderako Indiako gobernua britainiarren esku zegoen. Horrela, gatazkak handitzen joan ziren britainiarren eta indiarren artean, XVIII.mendetik XIX.mendera bitartean indiarren matxinadak gehiagotuz joan ziren. Ekialdeko Indietako Britaniar Konpainiak arazorik gabe egin zien aurre hauei, 1857ko zipaioen matxinada eman zen arte.

Ekialdeko Indietako Britaniar Konpainiak zipaio izenez ezagutzen ziren soldadu indiarrak zituen. Hauek eginkizun zail eta iragangarrienei egin behar zieten aurre, desberdintasun handia egonez. 1857ko maiatzaren 10ean hasitako matxinada militar sinplea arriskutsua bilakatzen joan zen britainiarren aginteari zegokionez Indian. Britainiarrek urtebetez jardun zuten zipaioei aurre egiten, bakea berreskuratzea lortu zen arte azken gotorleku zipaioen garaipenarekin batera 1858ko ekainaren 20an.

Thomas Jones Barkerrek 1857an “Lucknowren askapena zipaio-matxinadatik” koadroa margotu izanak bi ondorio izan zituen: lehenengoa, britainiarrek indiarrengan zeukaten nagusitasuna birplanteatzea izan zen, izan ere, ordura arte “Indirect Rule” sistema ezarrita baitzuten, honen arabera, botere-egiturak britainiarren esku zeuden. Baina matxinada eman ondoren, monarkia britainiarrak botere zuzena ezartzea erabaki zuen Indiarekiko. Honek Ekialdeko Indietako Britaniar Konpainiak desegitea eragin zuen 1858ko abuztuaren 2an Indiako Raj-a sortuz, erregeordetza moduko papera jokatzen zuena.

Bigarren ondorioa, Zipaioen matxinaden eraginez indiarren artean sentimendu bat sortzen hasi zela izan zen, ez zuten onartzen britainiarrek hauekiko zuten mendekotasuna eta mesfidantza.

Egoera gatazkatsua zenez, 1885ean Indiako Kongresu Nazionala sortu zen. Allan Octavian Hume izan zen sortzailea, eta bere helburua indiarrek parte hartzeko aukera gehiago eta Indiako gobernuan ordezkaritza gehiago izatea zen. Beraz, beste 72 pertsonen laguntzarekin batera, Humek Indiako Kongresu Nazionala sortu zuen, Raj-arekin akordioetara iristeko modu errazago bat bezala.

Kongresu Nazionalaren arazoa ez zituela indiar guztiak ordezkatzen zen, goi-mailakoak bakarrik. Bertako partaideen gehiengoa indiako elitekoak ziren, Kalkutako unibertsitatean graduatuak zehazkiago. Nahiz eta Kongresu Nazionalak ez ordezkatu herritar indiarrak, politikari britainiarren atentzioa deitzea lortu zuen, eta 1892an, Dababhai Naoroji indiarren lehenengo ordezkaria bilakatu zen Komunen ganberan, Londresen kokatua.

Pixkanaka, barne-arazoak hasi ziren sortzen kontserbadore eta aurrerakoien artean XX. mende hasieran. Kontserbadoreek erreforma sozialak lortu nahi zituzten, eta Erresuma Batuko organoan ordezkaritza mantentzen jarraitu nahi zuten, baina erradikalek, berriz, independentzia eta herritarren agitazioa exijitzen zuten. Banaketa honen ondoren, desberdintasunak sortzen hasi ziren, baita musulmanen eta hinduen artean ere.

Egoera gatazkatsu honetan, Mahatma Gandhiren figura azaltzen da.

Mahatma Gandhiren figura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatma Gandhi

Abokatu, politiko eta aktibista indiarra zen (1869-1948), eta ezin zuenez abokatu bezala jardun Indian Afrikara joan zen, eta bertan bizi izan zituen herritarrek zein berak beraien azal kolorearengatik jasaten zituzten irainak kolonizatzaileen partetik. Hau ikusita, indiarrei laguntzeko asmoz, kanpaina bat hasi zuen britainiarren kontra, hauek Afrikan zeuden indioekiko zeukaten portaeragatik eta diskriminazioagatik.

1915ean, Indiara itzultzea erabaki zuen Kongresu Nazionalak eskatuta. Afrikan, protestatzeko modu baketsuak garatu zituen, eta horregatik Kongresu Nazionalak indiar guztiak helburu berdin batengatik elkartzeko gai ikusi zuten Ghandi.

Kongresu Nazionala erdibituta eta lidergotzarik egotea zailtasunak eragin zizkion Gandhiri. Urteak pasa ahala desobedientzia zibileko zenbat ekintza burutu zituen, produktu britainiarren aurkako boikota adibidez. Antzeko ekintzek eta burututako kanpainek Kongresu Nazionaleko partaide eta kideen errespetu lortzea eragin zioten, baina baita berrize Kongresu Nazionala elkartzea eta indartsuago egotea Indiaren aldeko independentzia lortzeko.

1919an Lehen Mundu Gerraren ostean, Gandhiren protagonismoa handitzen joan zen. 1920an Kongresu Nazionaleko burua izendatu zuten eta Indiarentzako independentzia lortzea ezarri zuen helburu. Ikusita Inperio britainiarreko zenbat herrialdek lortu zutela eta Indiak Britainia Handiari Lehen Mundu Gerran eskainitako laguntza zela eta independetzia merezita zeukatela uste zuten indiarrek. Baina britainiarrek ez zeuden prest bere herrialde aberatsenari alde egiten uzteko.

Hori dela eta, Gandhiren ekintzak eta Kongresu Nazionalaren eskaerak handitu egin ziren hurrengo urteetan. Momentu batean Gandhik deklaratu zuen, indiarrek utzi zietelako beraien herrialdean sartzen finkatu zirela britainiarrak eta britainiarrekin kolaboratzeari uzten bazioten indiarrek gobernu koloniala desegin egingo zela.

Gandhi babes gehiagoren bila zebilen hinduetaz aparte musulmanetan ere aurkitu zuen babes hori. 1922an atxilotua izan zen eta 6 urteko kartzel zigorra ezarri zioten, ondorioz Kongresu Nazionala bateratuta egotetik utzi zuen. Baina bi urtetara Gandhi askatu zuten eta Kongresu Nazionala batzea lortu zuen berriro 1920an gertakariak erritmo bizkorrago batean joanez.

1930ko urtarrilaren 26an Kongresu Nazionalak Indiaren Independentzia aldarrikatzea erabaki zuen. Egun batzuk pasata, Gandhik borroka bakean bitartez egin behar zela argudiatu zuen, “Satyagraha” izenarekin ezaguna. Honen arabera, ezin zen biolentzia erabili eta egindako ekintza guztien inguruan informatu behar zen. 1930ko martxoaren 2an eskutitz bat idatzi zion Gandhik Lord Irwin-eri, Indiako erregeordeari hain zuzen. Eskutitzan gatzaren gaineko zerga kentzen ez bazuen protesta moduan 240 milako martxa bat abiatuko zuela adierazten zioen.

Indiako erregeordeak ordea, martxa egiteak Indiako orden publikoa aztoratuko zuela bazekien. Baina bazekien baita ere indiarrentzat ze garrantzitsua zen Gandhi eta legeen arabera kartzeleratu zezakeen edozein momentutan baina horrek egoera okertzea eragingo zuen bakarrik.

Gatzaren martxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825ean Britainia Handiak gatzaren gaineko zergak kentzea erabaki zuen. XIX. mendean gatza ezinbestekoa zen Industria iraultzako zenbait manufaktura prozesuetarako eta zergak edukitzeak hazkunde ekonomikoa egon zedin oztopatzen zuen. Inperio britainiarren menpe zeuden kolonietan berriz, gatzari ezarritako zerga ez zen kendu. 1882ko Salt Act-aren arabera, ezin zen ez gatza produzitu ezta ere jaso nahiz eta depositu naturaletatik bazan ere. Bakarrik gobernu britainiarrak emandako baimenek baimentzen zuten gatzaren produzioa eta bilketa, eta baimena hauek biztanle britainiarrek bakarrik jasotzen zituzten.

Salt Act legeak kalteak handiak eragin zituen herrialdeetan baina batez ere Indian. Beroa zela eta jendeak asko izerditzen zuen eta ondorioz gatz mineralak kanporatzen zituzten izerdiaren bitartez. Hauek berreskuratzeko moduetako bat harragia jatea zen, baina pobrezia eta erlijio kontuak zirela eta indiarrek haragi gutxi kontsumitzen zuten. Honek gatza indiarren dietan ezinbesteko elikagaia bilakatzea eragin zuen.

Indiako kostaldean gatza pilatu egiten depositu naturaletan eta ordura arte bertatik hartzen zuten gatza beraien gorputzak modu eraginkor batean funtzionatu zezan. Baina Salt Act legearekin ezin zuten hori egin eta gatza ordaintzera derrigortuta zeuden atxilotuak ez izateko. Honen harira, Gandhik martxa bat abiaraztea pentsatu zuen gatzak indiar guztientzat zeukan garrantzia zela eta. Hasieran britainiarrak zein indiarrak ez zeuden oso konbentzituta Gandhik burutu nahi zuen ekintzataz ezta Indiako erregeordea baina Gandhi guztiz konbentzituta zegoen.

10 eguneko epea ezarri zion erregeordeari gatzaren zerga abolitzeko eta honek ezezkoa ematearekin batera martxa abiarazi zuen. Hasieran beste 78 pertsonek lagundu zioten eta helburua Dandi Gujarateko deposituetara iristea zen. 24 egun pasa ziren eta Gandhik eta “Satyagrahis”ek 385 kilometro egin zituzten. Gutxi Gorabehera 2o kilometro egin zituzten eguneko eta pasatzen ziren herri guztietan gelditzen ziren jende berria konbentzitzeko ekimenera batu zedin.

Egunak pasa ahala geroz eta jende gehiago batzen zen martxara, 50.000 pertsona izatera iritsiz.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatzaren martxaren eragina handitzen joan zen, maila internazional batera iritsi arte. Munduko aldizkari guztietan argitaratu ziren Gandhik martxan jarritako eginkizunari buruzko albisteak eta herrialde desberdinetako pertsonengandik jaso zuten babesa.

Asteak aurrera joan ahala desobedientzia zibileko ekintzak areagotzen joan ziren. Salt Actaren aurkako ekintzei ehunari eta tinduen gaineko zergen boikota gehitu behar zaie. Apirila bukatzerako 60.000 indiar atxilotuak izan ziren, askotan modu biolentoan, horrela inperio britainiarraren irudia okertzen joan zen.

Ume eta emakumeek Salt Act legea urratzeko aprobetxatu zuten egoera. Metalezko ontziak erabiltzen zituzten itsasoko ura lurrunduz gatza lortu ahal izateko. Britainiarrentzat egoera sostengaezina zen, baina bazekiten Gandhi atxilotzen bazuten gizartearen gaitzespena jasoko zutela baita nazioartean ere bai baina libre uzteak Indiak independentzia lortzea eragin zezakeen. Gandhik Dharasana hiriraino jarraituko zuela martxan iragarri zuenean britainiarrek atxilotzea erabaki zuten. Beraz, 1930eko maiatzaren 4an Gandhi atxilotu zuten lo zegoen bitartean 30 soldadurekin batera.

Gandhi eta bere jarraitzaile batzuk atxilotzeak arazo asko eragin zizkion gobernu britaniarrari. Honek Lord Irwin eta Gandhi elkartzea eragin zuen 1931ean. Elkartze honetan, protestante lasaiak (ez-biolentoak) askatuko zirela negoziatu zuten, eta etxetik gertu gatza zuten indioek jaso zezaketeela gobernu britaniarrari zergarik ordaindu beharrik gabe.

Hurrengo urteetan geroz eta mugimendu ez-biolento gehiago sortzen joan ziren Indiaren independentzia eskatzeko, eta are gehiago, Gandhiren ekintzek mundu osoan zehar egindako mugimendu ez-biolentoak inspiratu zituzten.

Gatzaren martxa eta Lord Irwin eta Gandhiren negoziaketaren ostean, milaka indiarrek landatu eta ekoiztu zuten haien gatza (kasu batzuetan ilegalki egin arren), honen erruduntzat Gandhi hartu zuten.

Gandhiren kontrakoen kopurua ere handitzen joan zen aldi berean. Musulmanak adibidez ez zituen lortu konbentzitzea. Kongresu Nazionalean Gandhirenganako deskonfiantza zabaltzen joan zen eta azkenean, 1934an Kongresu Nazionala uztea erabaki zuen partiduak “Sartyagraha” politikarekin amaitzea erabaki zuenean.

1932an Gandhi libre geratu zen, eta mugimendu independentistak aurrera jarraitu zuen. Negozioak hasi ziren urte horretan bertan eta britainiarrrek onartu zuten ezin zutela gobernatzen jarraitu Indian ez bazeukaten indiarren babesa eta onarpena.

1947ko abuztuan iritsi zen azkenean independentzia. Kolonialismoaren ondoren bizi zen garoa Indian desastre bat izan zen, Pakistan

eta Indiaren artean gerra piztuz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrián de Blas Ruiz “la marcha de la sal” Archivos Historia (2021/05/17)

https://archivoshistoria.com/marcha-de-la-sal/

Miriam Mari “La marcha de la sal de Gandhi” Historia General (2021/05/17)

https://historiageneral.com/2013/03/11/la-marcha-de-la-sal-de-gandhi/

Guiomar Huguet Pané "La Marcha de la sal" National Geographic Historia (2021/05/17)

https://historia.nationalgeographic.com.es/foto-del-dia/marcha-sal_15223

Historia sin pretensiones “LA MARCHA DE LA SAL, HACIA LA INDEPENDENCIA DE LA INDIA” (2021/05/17)

https://www.historiasinpretensiones.com/2020/03/la-marcha-de-la-sal-hacia-la.html