Aitziber González García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lankide:Mgaraizabal/Proba orria» orritik birbideratua)
Aitziber González García

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Araba
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta ikertzailea
Aitziber González García Elorrion liñaputzua geolokalizatzen, 2023

Aitziber González García (Gasteiz, Araba, 1991) arabar arkeologoa eta ikertzailea da. Lihoa egiteko ohikoak ziren liñaputzuak aztertu zituen Elorrion (Bizkaia) eta 2023an Los pozos de lino lana argitaratu zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen Geografia, Historiaurrea eta arkeologia.[2] Ondare basesean lan egiten du.[3]

Elorrioko liñapotzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an Gonzálezek Los pozos de lino en Elorrio lana argitaratu zuen. Elorrioko Udalak eskatuta herriko liñaputzuak ikertu zituen. Elorrioko Udalak interesa erakutsi du, ez hainbeste lihoagatik, emakumeen jarduera zelako baizik.[4] Aurkitutako putzuak geolokalizatu egin dira. Gonzálezek Putzuek eragindako gatazken dokumentazioa ere aurkitu du, sortzen zuten kutsadura zela eta, esaterako.[5]

Elorrion 30. hamarkadara arte erabili zituzten liñaputzuak, arropetako lehengaia algodoiarekin edo ehun sintetikoekin modu industrialean fabrikatzen hasi ziren arte. Iraganean arropak egiteko lehengaia ateratzen zen liña edo liho landareetatik, eta erreka bazter eta inguruetan eraikitako putzuetan uzten ziren hainbat egunez, urak landareen kanpoko aldea usteldu ostean, landare zuntza eskuratzeko. Putzu horiek lurrean egiten ziren eta ura behar beharrezkoa zenez, gehienbat erreketatatik hurbil. Bere egunean, normalean, etxe bakoitzak izaten zuen putzua. Garrantzitsak ziren etxeko ekoizpen sistema zen eta.[5]

«Jendearen memoria kolektiboan galtzen ari denez, erraza da egitura hauek bertan behera uztea eta desagertzea.»

Lihoa

2023ko urrian 10ean Elorrioko Udal liburutegiko aretoan aurkezpena eta hitzaldia eman zuen Gonzáezek. Besteak beste hauxe azaldu zuen:[4]

"Liñuaren trataera, etxeko lan askorena bezala, batez ere, emakumeen lana zen, eta jakina da emakumeek egiten zituzten ekintzei garrantzi gutxiago eman izan zaiela, eta horregatik beharbada, ematen dira gaur egun ia galdutzat, ez delako behar bezalako bilketa lanik egin. Elorrioko Udalak interesa erakutsi du, ez hainbeste lihoagatik, emakumeen jarduera zelako baizik".[4][6]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste lan hauen egilea da:[7][8]

  • Los pozos de lino en Elorrio, Astola: ikerketa eta historia,  1888-234X, Nº. 17 zk, 2023, or. 8-10
  • Una nueva ventana al conocimiento de las condiciones laborales de la arqueología en la españa del año 2019. Ainhoa Aranburu Mendizabal, Cristina Camarero Arribas, Dario Sigari, Maite García Rojas, Francisco Gómez Díez, Aitziber González García, Hugo Hernández, Uxue Pérez Arzak, Arantzazu Jindriska Pérez Fernández, Alejandro Prieto de Dios. ArkeoGazte: Arkelogia aldizkaria,  2174-856X, 9 zk., 2019 (Alearen gaia: Arqueología y trabajo), or. 39-63
  • Cuerpos sexuados, objetos y prehistoria, de maría Encarna Sanahuja Yll. El nacimiento de una genealogía transfeminista en la arqueología española, Aitziber González García eta Enrique Moral de Eusebio. ArkeoGazte: Arkelogia aldizkaria,  2174-856X, 8 zk., 2018 (Alearen gaia: Arqueología, género, sexo y sexualidad), or. 287-295
  • Biassatti, S. Y Compañy, G. (Comps.) (2014): Memorias sujetadas. Hacia una lectura crítica de los procesos de memorialización. Jas arqueología, Madrid, Aitziber González García. ArkeoGazte: Arkelogia aldizkaria,  2174-856X, 6 zk., 2016 (Alearen gaia: Identidad,alteridad y arqueología), or. 213-216

Lan kolektiboetan lankidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Re)lectura feminista del patrimonio arqueológico como estrategia devisualización de las mujeres en la arqueología: Una propuesta metodológica desde el País Vasco.Teresa Campos López, Janire Castrillo Casado, Itziar Aloria, Onintza Odriozola Irizar, Aitziber González García. Voces in crescendo: Del mutismo a la afonía en la historia de las mujeres en la arqueología española / koor. : Margarita Díaz-Andreu García, Octavio Torres Gomariz, Paloma Zarzuela Gutiérrez, 2022,  978-84-1302-183-6, or. 283-295
  • Un año de Grupo de Arqueología Social (GAS): balance y reflexiones de un proyecto de arqueología y militancia política. Aitziber González García, Josu Santamarina Otaola, Antonio J. Romero, Carlos Tejerizo García, Rafael Jiménez Reyes. Actas de las IX Jornadas de Jóvenes en Investigación Arqueologíca: Santander 8-11 junio 2016 / Lucía Agudo Pérez (eg. lit.), Carlos Duarte (eg. lit.), Asier García-Escárzaga (eg. lit.), Jeanne Marie Geiling (eg. lit.), Antonio Higuero Pliego (eg. lit.), Sara Núñez de la Fuente (eg. lit.), Francisco Javier Rodríguez Santos (eg. lit.), Roberto Suárez Revilla (eg. lit.), 2018,  978-84-697-9482-1, or. 449-452
  • Un año de Grupo de Arqueología Social (GAS): balance y reflexiones de un proyecto de arqueología y militancia política. Aitziber González García, Antonio J. Romero, Josu Santamarina Otaola, Carlos Tejerizo García, Rafael Jiménez Reyes. Arqueologia 3D. Herramienta social, agente histórico y ciencia natural: libro de resúmenes. IX Jornadas de Jóvenes en Investigación Arqueológica. Santander, 8-11 junio 2016 / koor. : Lucía Agudo Pérez; Instituto Internacional de Investigaciones Prehistóricas de Cantabria (IIIPC) (lagtz.), 2016, or. 123-123

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]