Lankide:Niragetajona/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antzar eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzarrak
Izen ofizialaAntzar eguna
TokiaLekeitio
Euskal Herria Bizkaia, Euskal Herria
AntolatzaileaLekeitioko Udala
MotaErlijiosoa
EsanahiaLekeitioko jai nagusia, San Antolinen omenez
Data
DataIrailaren 5a
OspakizunakAntzarraren harrapaketa, Antzarrak
Webguneahttps://www.disfrutabizkaia.com/que-hacer/antzar-eguna-gansos-lekeitio/


Antzar eguna, irailaren 5ero ospatzen den jaia da. Lekeitioko portuan ospatzen da, eta hiru mende baino gehiago dituen tradizioa izateagatik nabarmentzen da. erritual primitiboetan askoz lehenago egiten zela ere uste da. Milaka pertsona EAEko jaialdi garrantzitsuenetariko bategaitik sentitzen dira erakarrita urtero,

zeinetan parte hartzaileak txalupa batetik uretara salto egiten baitute, soka batean zintzilik geratzen den antzar baten gorputzari gogor eusteko.[1]

Historia eta jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian arrantzaleek (marinelak) bakarrik parte har zezaketen lehiaketa zen eta hain zorrotza zenez, irabazle argirik ez bazen ere, estropada erabakigarria antolatzen zen, San Nikolas irla inguratzearekin zetzana.

Gaur egun Antzar eguna jaialdia, nahi duten tripulazioek euren txalupekin parte hartu ahal dabe, eta Bizkaia osoko jende andana biltzen da egun hau musikaz eta jai giroz inguratuta ospatzeko.[2]

Eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzar eguna 1919.

Tradizioa mantentzen da Lekeition, nahiz eta urteen joana markatzen den aldaketa eta aldaketekin.

2022tik, antzar artifizialak baino ez dira erabiltzen. Bi piezaz osatutako plastikozko antzarak dira, gorputza eta lepoa, eta Zamudioko Gaiker zentro teknologikoan egindakoak.

Tradizioari fidel, baina garai berriei jarraiki, ospe handia dauka Antzar Egunak, Lekeitioko San Antolin Jaietako ezinbesteko ekitaldia.

Antzarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadaren amaieran, eztabaida sortu zen jai honetan animalien erabilerari buruz, animalia bizirik zegoelako.Azkenik, 2022an, Lekeitioko antzar egunaren ospakizunean antzar artifizialen erabilera bakarra ezarri zen.[3].

Antzar eguna.

1986az geroztik, erabiltzen ziren antzarrak lehenago hiltzen ziren, baina tradizio horrek eboluzionatzen joan zen garaira egokitzeko eta azken urteotan jadanik gehiengoa zen gomazko antzar teknologikoen erabilera, erresistentzia benetako antzarraren parekoa baita.

Azkenik, 2022an, Lekeitioko antzar egunaren ospakizunean antzar artifizialen erabilera bakarra ezarri zen.[3]

Lehiaketaren dinamika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15:00etatik 16:00etara Antzar Egunean, harrapatzaileak itsasora jauzi egiten dabe mahoizko alkandora urdinez eta koadrodun zapiez jantzita, Euskal Herriko marinelen ohiko jantziagaz.

Soka bat itsasadarrean zehar zintzilik dago mutur batetik bestera, hanketatik lotuta dagoen plastikozko antzar bat daukala erdian zintzilik.

Sokak bi helduleku daukaz. Bat geldirik geratzen den bitartean, kontrako aldean, soka zutoin baten gainetik igarotzen da eta tiratzaileek, haren muturra hartzen dabe, askatu eta uretatik altxatuz, parte-hartzaileek antzarra lotzen daben bitartean.

Antzarra askatu gabe igoaldi kopuru handiena lortzen dauen taldeak irabazten dau, eta antzarraren burua kentzea lortzen badozu, putuak emoten dauz.[4]

  1. (Gaztelaniaz) «97 botes participan en el Día de los Gansos en Lekeitio» EITB 2023-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Antzar Eguna de Lekeitio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Día de gansos en Lekeitio» Disfruta Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. «El Día de Gansos o Antzar Eguna, en las Fiestas de Lekeitio» Euskaltel Blog 2023-08-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).