Lankide:Oihana badiola/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Coraline (Los mundos de Coraline Espainian eta Coraline y la puerta secreta Hego Amerikan Henry Selickek idatzi eta zuzendutako stop-motion animazio film estatubatuarra da. Neil Gaimanen Coraline eleberrian oinarrituta dago[1]  (2002an argitaratutako eleberria) eta zinema aretoetan lehen aldiz 2009ko otsailaren 6an estreinatu zen Estatu Batuetan eta ekainaren 5ean Espainian

Coralinek ospe unibertsala jaso zuen eta 16.850.000 dolar bildu zituen estreinaturiko lehen astean, takilan hirugarren postuaz egin zen.[2] 2009ko irailean filmak $124 milioi baino gehiago bildu zituen. Coralinek Annie sarietan, film onena, pertsonaien diseinua, eta produkzio diseinuaren sariak izabazi zituen. Oscar eta Globo de Oro sarietan Animazio Film onenaren izendapenak jaso zituen.

Coraline Jones 11 urteko neska bitxi eta abenturazalea da, gurasoekin batera Michiganetik Oregonera etxez aldatu dena. Coralinek lagunak faltan botatzen ditu eta gurasoak lanaren erruz ez diote jaramonik egiten. Orduan, neska gaztea ingurua miatzen hasten da eta etxean ate sekretu bat bilatzen du. Ate honen atzean bere bizitzaren eta existentziaren mundu alternatibo bat dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren hasieran panpina higikor baten ate bat irekitzen du. Panpina mahai batean etzaten da eta gero, esku birek (metalezko josteko orratzak ditu atzamar bezala) josturak desegiten diote eta barrutik husten dute. Esku hauek barrua berriro betetzen dituzte, arropak janzten diote, botoizko begiak jartzen diote; baita sudur bat eta aho bat ere, aurpegiak Coralinen itxura hartuz.

Coraline eta honen gurasoak Pontiac, Muchiganetik Ashland, Oregonera etxez aldatzen dute. Hauen auzokide bitxi berriak Bobinsky, Miss Spink eta Miss Forcible dira. Bere gurasoak etengabe lanean daudenez, Coralinek etxe ingurua behin eta berriz esploratzen du. Esploratzen dagoen bitartean, katu beltz batekin topo egiten du eta honekin batera Wyborne “Wybie” Lovat ezagutzen du. Wybie ugazabaren biloba da eta bere bikia duela 2 urte egoera misteriotsuan hil zen. Wybiek Coralineri bere itxura duen trapuzko panpina bat ematen dio. Panpinak egongelan dagoen ate txiki batera erakartzen du Coraline, ate hau adreilatuta dago eta bakarrik tekla batekin desblokeatu daiteke.

Gau horretan, sagu baten atetik zehar gidatzen du, ez dago adreilurik eta honen ordez korridore bat dago. Korridore honek Beste Mundura eramaten du, non mundu errealeko “doppleganger”ak bizi diren, botoizko begiak dituztenak. Coralinek Beste Ama eta Beste Aitarekin topo egiten du, bere benetako gurasoak baino adeitsuagoak eta atsegingarriak direnak. Hauekin afaldu eta gero, bere beste logelara lotara doa, baina bere benetako logelan esnatzen da. Auzokideen aholkuei kasurik egin gabe, Coralinek hiru bidar bisitatzen du Beste Mundua. Bisita hauetan Beste Bobinski Jauna ezagutzen du, saguen zirku bat zuzentzen duena, baita Beste Spink Anderea eta Forcible Anderea ere, amaitzen ez den ekitaldi barregarria antolatzen dutenak. Coralinek beste Whybie eta katu beltzarekin topo egiten du, lehenak ezin du hitz egin eta bigarrena Beste Munduan hitz egiteko gai da.

Beste amak Coraline betirako geratzeko gonbidatzen du baldintza bakat batekin: pare bat botoi josi behar diote begietan. Izutura, Coraline ihes egiten saiatzen da, baina Beste Amak bere plana iragartzen du eta mundu errealerako irteera guztiak blokeatzen ditu. Katu beltza berriro agertzen da eta Beste Mundua eta Beste Amaren benetako egi maltzurra kontatzen dio. Beste Amak, handiagoa, argalagoa eta groteskoagoa denak, Coraline ispilu baten atzean gartzelaratzen du, hau eskarmentatzeko asmoz. Hemen, Coralinek aurreko biktimen mamuekin topo egiten du, Wybieren amonaren desagerturiko bikia barne. Beste Amak, Beldam deiturikoak, botoizko begiak dituzten trapuzko panpinak, hauen bizitzak espiatzeko sortu zituztela jakinarazten diote. Bizitza berri bat zin eginez, Beste Mundura erakarri zituen, non begietan botoiak josi zieten, hauen bizitzak kontsumituz. Hauen arimak libre izateko, ezinbestekoa da benetako begiak aurkitzea. Coralinek laguntza ematea zin egiten du.

Beste Wybiek Coraline ispilutik zehar erreskatatzen du, baina Beldamek ahoa josi dio. Mundu errealera ihes egiten laguntzen dio, baina Coraline bere gurasoak desagertuta daudela konturatzen da. Azkenean. Beldamek bahitu dituela ondorioztatzen du eta Beste Mundura buelta egiten du. Bidean, Spink eta Forciblek zulodun harri bat ematen diote. Katuak Coralineri “jolas” bat proposatzeko aholkatzen dio. Coralinek Beldameri “jolas” hau proposatzen dio: Coraline ez bada bere gurasoak eta mamuek begiak aurkitzeko gai, bere begietan botoiak josten utziko dio; baina, gai bada eta lortzen badu, denak askatuak izango dira. Beldamen gogoz kontra onartzen du.

Harria erabiliz, Coralinek Beste Munduan mamuen begiak aurkitzen ditu, baina mundu hau amesgaizto baten bihurtu da. Bitartean Beste Etxebizitzak deusestatzen hasten dira, bakarrik egongela geratu arte. Barruak, Coralinek Beldam bere itxura eskeletiko eta armiarmaduna ikusten du. Beldamek Coralineren garaipena ez duela onartuko ohartarazita, honek atea irekitzeko engainatzen du. Beldamek arreta galtzen duen bitartean, Coralinek bere gurasoak elur bola baten harrapatuta aurkitzen ditu. Orduan, bola hartu eta katua Beldamen aurpegira jaurtitzen du, botoizko begiak kenduz. Beldamek haserretuta lurzorua armiarma-sarean bihurtzen du, baina Coraline eta katua atera iristen dira eta hau ixten dute, bitartean Beldamen eskua harrapatu eta moztuz.

Coralineren gurasoak mundu errealean agertzen dira, baina ez dute gertatutakoaren oroitzapenik. Gau horretan, mamuek tekla suntsitzeko ohartarazten diote, Beldamek mundu errealerako sarbidea ez izateko. Coraline tekla putzura jaurtitzea dagoenean, Beldamen moztutako eskuak eraso egiten dio eta Beste Mundura arrastatzen ahalegintzen da. Wybiek harri batekin ematen dio eta gainerakoak eta giltza putzura jaurtitzen ditu, beste inor Beste Mundura ez sartzeko. Hurrengo egunean, Coraline eta bere gurasoak, lana amaitu dutenak, bizilagunentzako jai bat antolatzen dute.. Coraline prest dago Lovat andereari bere bikiari buruzko egia kontatzeko eta bitartean, katu beltza gaztelu arrosaren ongi-etorri kartelaren atzean desagertzen da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dakota Fanning Coraline bezala, ile beltz iluna duen 11 urteko[3][4] neska bitxia
  • Teri Hatcher  Mel Jones bezala, Coralineren ama eta Beldam / Beste Ama, Beste Munduaren agintaria
  • Jennifer Saunders April Spink bezala, burlesque aktoresa erretiratua
  • Dawn French Miriam Forcible bezala, burlesque aktoresa erretiratua
  • Ian McShane Sergei Alexander Bobinsky bezala, Chernobyleko likidatzaile ohia eta Coralineren bizilaguna. Sagu saltarien zirku bat zuzentzen du eta bere ezizena "Mr B." da.
  • John Hodgman Charlie Jones bezala, Coralineren aita eta Beste Aita.
  • Robert Bailey Jr. Wyborne "Wybie" Lovat bezala, Coralineren etxeko jabearen 11 urteko biloba (Wybie film adaptazioan sarturiko pertsonaia da, ikusleak "bueltaka dabilen eta batzuetan bere buruarekin hitz egiten duen neska bat izan ez dezan".)
  • Keith David Katua bezala, Coralineren munduan dagoen katu beltz, burlati eta misteriotsua. Nahi duenean agertu eta desagertzen da, eta Beste Munduan hitz egiteko gai da.
  • Caroline Crawford Mrs. Lovat bezala, Wybien amona eta Pink Palace Apartment-en jabea.
  • Aankha Neal Sweet Ghost Girl bezala, Mrs. Lovaten bikia, Wybien izeba zaharra eta Beldamen azken biktima.


Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henry Selick zuzendariak Neil Gaiman autorea eleberria amaitzear zegoela ezagutu zuen eta Coralinere zinemara eramatea proposatu zion. Selickek uste zuen adaptazio zuzena gutxi gorabehera 47 minutukoa izango zela eta zabalkuntza batzuk egitea beharrezkoa ikusi zuen; adibidez, Wybie sortzea. Selickek Tadahiro Uesugi japoniar ilustratzailearen lana ezagutu zuen eta filmaren artista kontzeptuala izatera gonbidatu zuen.

Coraline 13,000m2-ko biltegi baten egin zen Hillsboro, Oregonen.[5] Eszenatokia 50 zatitan banatu zen, eta ia 150 set sortu ziren. 28 animatzaile baino gehiagok lan egin zuten eszenak grabatzen, astean 90 eta 100 bitarteko animazioak sortuz. [6]

Amy Adamy animatzaileak stop motion artea “sokarik gabeko txotxongiloak mugitzea bezala” deskribatu zuen. Animazioaren arduradunak, Travis Knightek adierazi du: “toma bakoitza akrobazia bat bezalakoa da”. Ean McNamara grafistak honako hau gehitu du: “Stop motion animazioarekin edozer egin daiteke, argiarekin lan egitea bezalakoa da.[7]

Stop motion animazio prozesua espezializatua da. Animatzaileak objetuak fotograma batetik bestera manipulatzen dute eta fotograma bakoitzari zinema kamera batekin argazkia ateratzen zaio. Milaka argazki proiektatzen direnean, pertsonaiak soltura eta jarraitutasunarekin mugitzen dira.[7]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coraline 2009ko otsailaren 6an estreinatu zen. Espainian urte bereko ekainaren 5ean.

Home Media[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma DVD eta Blu-ray formatuetan argitaratu zuen Universal Studios Home Entertainment-ek 2009ko uztailaren 21ean. 3-D bertsioak lay 3-D betaurreko dakar. Coraline Erresuma Batuan DVD eta Blu-ray formatuetan 2009ko Urriaren 12an estreinatu zen. 3-D bertsioko filma ere estreinatu zen 2-Disc Collector edizioan. DVD-ak lehen astean 1,036,845$ lortu zituen salmentan eta 19 milioi dolar baino gehiagoko diru sarrerak. Salmenta guztien batuerak 2,6 milioi unitate eta 45 milioi dolar baino gehiagoko diru sarrerak.[8] 2011an 2 diskoko Blue-ray 3D sorta argitaratu zen, lehen diska 3D estereoskopio eta 3D anaglifo batekin.

Beste Media[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coralineren webguneak esploratzeko joko interaktibo bat du, non erabiltzailea Coralineren munduan zehar mugitu diteken. 2006an “Animazio edo Motion Graphic onena”ren Webby Saria irabazi zuen. Webby “Movie and Film” sarirako nominazioa ere jaso zuen.[9] 2008ko ekainaren 16an, D3 Publisher-ek filmean oinarritutako bideo-jokoa aditzera eraman zuen. Wii eta PlayStation 2-rentzat Papaya Studiok garatu zuen, eta Nintendo DSrentzat  Art Co.k. 2009ko Urtarrilak 17an argitaratu zen.[10] Soinu banda formatu digitalean 2009ko otsailak 3an argitaratu zen, eta dendetan 24an.

Erantzukizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leihatila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Dergarabedian zinema analistaren esanetan, filma arrakastatsua izateko Wallace y Gromit: la maldición de las verduras filmal lehiatilan izan zituen salmenten irabazi berdintsuak izan behar zituen. Wallace y Gromitek 16 milioi dolar egin zituen lehen astean eta 192 milioi dolar baino gehiago egin zituen mundu osoan. Estatu Batuetan lehen astean filmak 16,85 milioi dolar bildu zituen, leihatila rankinean hirugarren jarriz.[2] 2009ko Azarorako filmak 75,286,229 dolar batu zituen Estatu Batuetan eta Kanadan eta 124,596,398 mundu guztian.[11]

Kritikaren erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotten Tomatoes webgunean, %90eko balorazioa du eta 7.8/10eko puntuazioa. Webguneko kontsentsu kritikoak honako hau dio: Stop-motion animazio bizia eta Neil Gaimanen irudimenezko istorioa konbinatuta, Coraline bisualki ikusgarria eta oso entretenigarria den film bat da.[12] Metacritic webgunean, filmak 100etik 80ko puntuazioa du,oro har, kritika onak ditu.[13]

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar sariak
Urtea Kategoria Emaitza
2009 Animazio Film Onena Izendatua
BAFTA sariak
Urtea Kategoria Emaitza
2009 Animazio Film Onena Izendatua
Premios de la Crítica Cinematográfica
Urtea Kategoria Emaitza
2009 Animazio Film Onena Izendatua
Urrezko Globo Sariak
Urtea Kategoria Emaitza
2009 Animazio Film Onena Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Savage, Annaliza. (2008-11-14). «Gaiman Calls Coraline the Strangest Stop-Motion Film Ever» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. a b (Ingelesez) DiOrio, DiOrio. Moviegoers into 'Into You'. (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).
  3. (Ingelesez) «Coraline Hits the Screen, Stage and Page» pastemagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. «NPR Choice page» choice.npr.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. «Willamette Week | “Suspended Animation” | February 4th, 2009» web.archive.org 2009-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. (Ingelesez) «On the Set with 'Coraline': Where the Motion Doesn't Stop» Animation World Network (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Cómo se hizo Coraline» Alto Nivel 2010-02-24 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  8. «Coraline (2009) - Financial Information» The Numbers (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  9. «Webby Nominees» web.archive.org 2013-03-07 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  10. (Ingelesez) Remo, Chris. «Q&A: D3 Talks New Coraline , Shaun The Sheep Deals, Strategy» www.gamasutra.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  11. «Coraline (2009) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  12. (Ingelesez) Coraline (2009). (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  13. Coraline. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).