Hispanoamerika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hispanoamerika
Herrialdeak
1. Administratiboki, berez, Ameriketako Estatu Batuetako estatu elkartua da.
Hispanoamerikar herrialdeak

Hispanoamerika[1] hizkuntza ofizial nagusitzat gaztelania duten Amerikako herrialdeek osatutako lurralde kulturala da. Lurralde horren jentilizioa hispanoamerikar da.

Orotara, 365 milioi biztanle biltzen dituzten 19 herrialdeko lurralde bata. Guztietan, gaztelania da hizkuntza ofizial edo ko-ofiziala, euren hizkuntza tradizionalak hitz egiten duten elkarteekiko kalterik gabe, nagusiki indigenak direnak, batzuetan, hizkuntza hori besterik ez dakitelarik. Hispanoamerikan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuk guarania, aimara, ketxua, maia, etab... dira.

Hitz hau, Latinoamerika edo Amerika Latindarretik bereizi behar da, azken hitz honek, bere barnean hartzen baititu, baita ere, hauek ere latinetik datozen hizkuntzak diren frantsesa eta portugesa hizkuntza ofizial bezala dituzten amerikako herrialdeak, Brasil eta Haiti kasu. Baita Iberoamerikatik ere, non, kasu honetan, Iberiar Penintsulako herrialdeak eta Espainia eta Portugalengandik independizatu ziren herrialdeak sartzen diren.

RAEaren arabera, espainiarrak hispanoamerikarrak dira, hau, "Espainia gehi Gaztelaniazko hizkerako Amerika" izango bait litzateke. Adibide bezala, Commonwealtha jar daiteke, bere barnean, Erresuma Batua ere hartzen duena, antzinako metropolia. Hau, nazio guztien artean, Espainia bera barne, dagoen lotura kulturalengatik da, hizkuntzan, tradizioan, erlijioan, folklorean, etab... oinarritua.

Gaztelania hizkuntza ofizial bezala duten Amerikako herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Dark Green Arrow Up.svg 50%

   Dark Green Arrow Up.svg 20%

   Dark Green Arrow Up.svg 5%

   Dark Green Arrow Up.svg 30%

   Dark Green Arrow Up.svg 10%

   Dark Green Arrow Up.svg 2%

Hispanoamerika
Herrialdea Biztanleria Hedadura (km²) Hiriburua
ArgentinaArgentina 38.592.150 2.791.810 Buenos Aires
BoliviaBolivia 9.627.269 1.098.581 Sucre Sucre da hiriburua eta La Paz gobernuaren egoitza
TxileTxile 15.980.912 756.950 Txileko Santiago
KolonbiaKolonbia 41.460.345 1.141.748 Bogota
Costa RicaCosta Rica 4.016.173 51.100 [San Jose]]
KubaKuba 11.382.820 110.860 Habana
Dominikar ErrepublikaDominikar Errepublika 8.895.000 48.730 Santo Domingo
EkuadorEkuador 13.710.234 283.520 Quito
El SalvadorEl Salvador 6.704.932 20.041 San Salvador
HondurasHonduras 6.974.504 112.492 Tegucigalpa
GuatemalaGuatemala 14.655.189 108.890 Guatemala Hiria
MexikoMexiko 116.320.115 1.972.550 Mexiko Hiria
NikaraguaNikaragua 5.465.100 129.494 Managua
PanamaPanama 3.140.232 78.200 Panama Hiria
ParaguaiParaguai 6.347.884 406.750 Asuncion
PeruPeru 27.219.264 1.285.216 Lima
Puerto RicoPuerto Rico 3.916.632 9.104 San Juan de Puerto Rico
UruguaiUruguai 3.415.920 176.220 Montevideo
VenezuelaVenezuela 27.483.200 916.445 Caracas
Hispanoamerika 365.307.875 12.004.512

Gaztelania hitz egiten duen biztanleria handia duten beste herrialde batzuk, Belize, AEBak eta Antilla batzuk, ez dira Hispanoamerikaren zatitzat hartzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]