Lankide:Rmuniain/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eutanasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Eutanasiari buruzko araudiak munduan

Eutanasia (antzinako grezierazko εὖ, eu, "on", eta θάνατος, thanatos, "heriotza" hitzetatik) mina eta sufrimendua amaitzeko eragindako heriotza da, berezikigaixotasun edo elbarritasun baten ondorioz. Helburua bizitza sufrimendurik gabe amaitzea du. Gai eztabaidatsua da, etikaren nahiz erlijioaren aldetik.

Badaude herrialdeen araberako legeak eutanasia arautzen dituztenak.

Eutanasia mota ezberdinetan klasifikatuta dago: zuzena edo zeharkakoa medikuaren ekintzen araberakoa, eta borondatezkoa edo nahi-gabekoa gaixoaren nahiaren arabera. [1]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eutanasia hitza latinetik eratorritako kontzeptu zientifikoa da euthanasia /eutʰanásɪa/, eta hau greziarretik εὐθανασία /eu̯θaɳasía/, εὖ /eu̯/ ‘ona’, ‘normala’ aurrizkiarekin osatua; θἀνατος /θánatos/ ‘heriotza’ hitza eta ~σίᾱ /~síaː/ atzizkiarekin 'kualidadea'. [2]

Etimologikoki, eutanasia: heriotz atsegina edo beste pertsona batek eragindako sufrimendurik gabeko heriotza esan nahi du. Kakotasiaren antonimoa da.

Eutanasia motak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eutanasia moten egoera legala munduan (eguneratua).

Medikuaren ekintzen araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuzeneko eutanasia: Medikuak gaixoaren bizia akabatu nahi duenean gertatzen dena. Bi forma dira posible:
    • Aktiboa: Farmakoak hornitzen dizkionean gaixoari edo edozein motatako interbentzioa gauzatzen denean heriotzaren helburuarekin.
    • Pasiboa: Eutanasia pasiboa ematen da medikuak heriotza elikatzeari , farmakoak hornitzeari edota interbentzioak gauzatzeari uzten dionean heriotza gauzatzearen helburuarekin. Prozedura hau bizitza luzatzeko tratamendua alferrikakoa bihurtzen denean egiten da.
  • Zeharkako eutanasia: Gaixoaren heriotza nahi-gabe gauzatzen denean ematen da. Eutanasiaren definizioaren arabera ez litzateke eutanasia izango, ezinbestekoa baita praktika honetarako nahitako heriotza izatea. Dena den, kasu batzuetan nahi terapeutikoa duten tratamendu bortitzek eragin dezakete zeharkako eutanasia.

Gaixoaren nahiaren araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Boluntarioa: Gaixoa erabakia hartzen duenean edo beste pertsonen laguntzekin gaixoak aurretik azaldutako nahien arabera jokatuz erabakia hartzen dutenak (dokumentuak edota grabazioak).
  • Ez-boluntarioa: Beste pertsona batek heriotza gauzatzen duenean eta ezinezkoa denean gaixoaren nahia jakitea, gaixoaren adierazteko ez-gaitasunaren ondorioz.

Erlazionatutako kontzeptuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Per Viland, alboko esklerosi amiotrofikoa izan zuen zientzialaria. Eutanasia eskatzen dituzten gaixoen portzentai handi bat dira gaixotasun neurologikoak pairatzen dituztenak.


Alde eta kontrako argudioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki eutanasiaren legalizazioaren inguruko eztabaidak preokupazio jakin batzuen arabera antolatu izan da. Ezekiel Emanuel (1957) onkologo eta bioetikoaren arabera, hauek dira argudio garrantzitsuenak:

ALDEKO ARGUDIOAK KONTRAKO ARGUDIOAK
Pertsona guztiek autodeterminaziorako eskubidea daukate,

beraz, euren etorkizuna erabakitzekoa.

Heriotza guztiak ez dira mingarriak
Pertsona bat hiltzen laguntzea euren sufrimendua luzatzea

baino aukera hobea izan daiteke.

Alternatiboak daude (Zainketa aringarriak)
Eutanasia pasiboaren, batzutan onartua dena, eta eutanasia aktiboaren arteko ezberdintasuna irrazionala da. Eutanasia aktiboa eta pasiboaren arteko ezberdintasuna moralki garrantzitsua da.
Eutanasia baimentzea ez gaitu, nahitaezean, ondorio onartezinetara

bideratuko.

Eutanasiaren legalizazioa gizartea domino efektu batean murgil dezake, ondorio onartezinak izango dituena.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. «[PROYECTO DE CIRCULACIÓN RESTRINGIDA»] www.corteconstitucional.gov.co (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «eutanasia | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  3. «frame1» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).