Etika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Etika (grezieraz ήθος, íthos, bizitzen den tokia) ona, egokia eta moralki zuzena denaren oinarriak aztertzen dituen filosofiaren adarra da. Askatasuna modu egokian kudeatzeko jakinduria moduan ere definitzen da.[1]


Etika eta morala bereizi behar dira ere, estuki loturik daude: moral hitza erabiltzea gizabanako edo gizatalde baten ohitura, balio eta arau multzoa izendatzeko erabiltzen den bitartean, etika moraltasuna oinarritzeko pentsamendu eta jarduera da. Hori dela eta, etikari filosofia morala ere deitzen zaio. Hain zuzen, epai etikoak egitean pertsona, egoera edo ekintza baten moraltasuna baloratzen da. Erakusgarri moduan, epai etikoek, sententzia moralek eta adierazpen araugileek ona, txarra, zuzena, okerra, nahitaezkoa adjektiboak, besteak beste, partekatzen dituzte.

Etika adar zenbaitetan banatzen da: metaetika printzipio etikoen jatorria eta zentzua aztertzen ditu, etika normatiboak egoera orokorretan nola jokatu behar genukeen aztertzen du (balio moralen inguruan, axiologia atalean; bizitza zoriontsuari buruz, eudemonologian eta betebeharren inguruan, deontologian); azkenik, etika aplikatuak egoera eztabaidatsu konkretuak aztertzen ditu, hala nola abortoaren kasuan, animalien eskubideei edo heriotza zigorrari buruz. Etika aplikatuaren baitan bioetika adarra bereizten da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Soto, I. 2004: "Etika" in Filosofiako gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etika Aldatu lotura Wikidatan