Lankide:Txikillana/Magnetoterapia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Magnetoterapia gorputzean eremu magnetikoak aplikatzean datzan terapia da. Alde teknikotik medikuntza fisiko eta fisioterapia eremuan kokatu daitekeen arren, magnetoterapiaren eragina berresten duen ebidentzia zientifiko ahula dela eta, medikuntza alternatibo eta pseudozientzia arloan sailkatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaten denez, Txinan duela 2.000 urte inguru harri magnetikoak erabiltzen ziren sendatzen laguntzeko. Hipokratesek ere harri magnetikoen erabilera deskribatu zuen. Antzinako Erroman, imanen efektu positiboetan sinesten omen zen eta antzinako egiptoarrek ere bitxi magnetikoak janzten zituzten, osasuna sendotzeko. XVIII. mendean, Europan Franz Anton Mesmer-ek "animali magnetismoa" deskribatu zuen.[1]

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnetoterapiaren erabilpena eremu elektriko edo magnetikoek gorputzean omen duten ondorio onuragarrietan oinarritzen da.

  • Hemoglobina neurri baten diamagnetikoa (oxidatzen denean) edo paramagnetikoa (desoxigenatu denean) izan arren, magnetoterapian erabilitako eremuek ez dute odol-fluxuan efektu neurgarririk sortzen.[2]
  • Estimulazio magnetiko transkranialak, berriz, indukzio bidez garuneko neuronetan korronte elektrikoak sortzeko erabiltzen da, neurologia eta osasun mental arloan erabiltzen delarik. 10.000-30.000 gauss arteko potentziak erabiliz.[3]
  • Eremu elektromagnetikoko terapia pultsatua hezur hausturak tratatzeko erabili izan da, baina ikerketen emaitzek ez dute berretsi efektu hori.[4]

Aplikatzeko metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A smooth circular band of magnetite on a finger
Magnetita-eraztuna

Magnetoterapia eremu magnetiko estatikoa gorputzean aplikatzean datza. Intentsitatea ahula izaten da, gehienez 100 gauss ingurukoa.[5] Ohiko erak hauek dira:

  • Iman iraunkorrak aplikatzea. Imanaren orientazioa aldatuz, efektu ezberdinak bilatzen dira. Hainbat produktu komertzializatzen dira helburu honekin: eskumuturrekoak, bitxiak, tobillerak, fajak, plantillak, koltxoiak, mantak, kremak, partxeak, pilulak, ur-iragazgailuak...[6]
  • Gailu elektriko baten bidez sortzea eremu magnetiko hori, intentsitate handiagokoa. Tamaina ezberdinetako solenoideak erabiltzen dira, estatikoak edo dinamikoak direnak (gorputzaren luzeran desplazatuz).[1]


Iradokitako ekintza-mekanismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien aipatzen den efektua odol-fluxuaren hobekuntza da. Baina magnetoterapia gailuen eremu magnetikoa ahulegia da, eta distantzian azkarregi erortzen da, inolako eraginik lortzeko hemoglobina, odolaren beste osagai batzuk, muskulu-ehun, hezur, odol-hodi edo organoetan.[7] Efektu hauek 10.000 gauss arteko eremu estatikoetan ikertu izan dira.[2]

Iradokitako beste efektu bat ehunetako oxigenazioari dagokio. Arlo honetan ere, ez dago ebidentzia sendorik.[7]

Magnetoterapiak gorputzaren "energia elektromagnetikoaren oreka" ekartzen duela ere iradoki izan da. Halere, orekatze efektu hori ez da medikoki neurtu. Are, erresonantzia magnetikoan erabiltzen diren eremu magnetiko askoz ere indartsuagoetan (30.000 gauss artekoak), ez da adierazitako efektuotako bakar bat ere neurtu.[8][9][10]

Eraginkortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan, hainbat ikerketa egin dira eremu magnetiko estatikoek osasunean eta sendaketan duten eragina argitzeko. Ikerketa hauen arazo nagusia alboraketa handia da, magnetizazioa erraz hauteman baitaiteke burdina duten objektuen gaineko erakarpen-indarra ikusita; hori dela eta, saiakuntzetan zaila da itsu bikoitza ezartzea (pazienteei zein ebaluatzaileei ezkutatzea noiz jasotzen ari diren magnetoterapia eta noiz plazeboa).[11] Itsutze osatugabeetan tratamenduaren ondorioak puzteko joera nabarmena egoten da.[12]

Bizitza-luzerari eta minbiziaren tratamenduari buruzko baieztapenak sinesgaitzak dira, eta ez dute oinarri zientifikorik.[7][13]

Osasunari buruzko baieztapen arruntagoetarako ere (gehienetan minaren arintzeari buruzkoak), ez da mekanismo sinesgarririk proposatu, eta ikerketa klinikoak ez dirudi etorkizun handirik duenik.[14][15]

American Cancer Societyk dioenez, "eskura dagoen ebidentzia zientifikoak ez ditu baieztapen horiek babesten". AEBetako NCCIHek berriz (medikuntza alternatiboa ikertzen duen estatu-agentzia), bitxigintza magnetikoaren azterketek ez dute efektu frogagarririk erakutsi minan, nerbio-funtzioan, zelulen hazkundean edo odol-fluxuan.[16]

2008an eginiko errebisio sistematiko batek 29 ikerketa aztertu zituen, eta ez zuen frogatutzat eman magnetoterapiak eraginik zuenik mina arintzerakoan.[14] 2012ko beste errebisio batek, berriz, emaitza bera aurkitu zuen osteoartritisean eta artritis erreumatoidean.[14][17][18] Azterketa horien arabera, ikerketen emaitzak ez ziren erabakigarriak edo ez zuten berresten terapia magnetikoaren eragina. Gainera hainbat akats metodologiko identifikatu ziren, hala nola taldeen esleipenaren ezkutatze desegokia, lagin-tamaina txikiegiak, itsutze desegokia, emaitzen heterogeneotasuna, eta alboraketa arriskua.

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnetoterapia gailuek ez dute segurtasun arriskurik berez. Halere, bertan gastatutako dirua, eta batez ere diagnostiko/tratamendu egokia sahiestea edo atzeratzea, arriskutzat har daiteke.[13][14] Bestalde, ez da gomendatzen magnetoterapia erabiltzea pazienteak taupada-markagailua, intsulina-ponpa edo eremu magnetikoek kalte egin diezaieketen bestelako gailuak erabiltzen baditu.[14] Kasu batzuetan, arazoak deskribatu dira imanak ahoan erabiltzean edo haur txikiek irentsi ostean (berun pozoiketa edo arnas bideen obstrukzioa).[19]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terapia magnetikoaren munduko industriaren salmentak urtean 1000 milioi dolar baino gehiagokoak dira; AEBetan bakarrik 300 milioi dolar.[7][13][11]

National Science Foundation AEBetako jaurlaritza federalaren agentziaren 2002ko txosten baten arabera, terapia magnetikoa "ez da inolaz ere zientifikoa".[20]Saltzaile askok oinarririk gabeko aldarriak egiten dituzte magnetoterapiaren bertuteen alde, hizkera sasizientifikoa eta new age tipokoa erabiliz.[15]

Halere, magnetoterapiaren erabilpena ez da bakarrik medikuntza alternatibo eta pseudozientzia arlora mugatzen, eta ohiko medikuntza eta fisioterapia praktikatzen duten zentro askotan aurki daiteke.[21][22][23]

Araudi juridikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terapien merkaturatzea eta propaganda legez oso mugatuta daude herrialde askotan, iragartzen diren zerbitzuak zientifikoki baliozkotuta egon ezean. Euskal Autonomi Erkidegoan, adibidez, osasun arloko publizitatea kontrolatzeko komisio berezi bat dago.[24] AEBetan, berriz, Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioaren arauek debekatu egiten dute argudio medikoak erabiltzea magnetoterapia produktuak saltzeko, argudio horiek funtsik gabeak direnez.[25]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Pseudozientzia]] [[Kategoria:Magnetismoa]]

  1. a b BLANCO DÍAZ, María. 2012. La magnetoterapia en el pie. Revisión de conjunto. Revista Española de Podología 23(4):132-136.
  2. a b Stick C; Hinkelmann K; Eggert P; Wendhausen H. (1991). «Do strong static magnetic fields in NMR tomography modify tissue perfusion?» Nuklearmedizin 154 (3): 326–31.  doi:10.1055/s-2008-1033141. PMID 1849304.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Stick_perfusion" defined multiple times with different content
  3. Groppa, S.; Oliviero, A.; Eisen, A.; Quartarone, A.; Cohen, L.G.; Mall, V.; Kaelin-Lang, A.; Mima, T. et al.. (2012-5). «A practical guide to diagnostic transcranial magnetic stimulation: Report of an IFCN committee» Clinical neurophysiology : official journal of the International Federation of Clinical Neurophysiology 123 (5): 858–882.  doi:10.1016/j.clinph.2012.01.010. ISSN 1388-2457. PMID 22349304. PMC 4890546. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  4. (Ingelesez) Griffin, Xavier L; Costa, Matthew L; Parsons, Nick; Smith, Nick. (2011-04-13). Cochrane Bone, Joint and Muscle Trauma Group ed. «Electromagnetic field stimulation for treating delayed union or non-union of long bone fractures in adults» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.CD008471.pub2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  5. (Gaztelaniaz) IMANES, MAGNETOTERAPIA Y BIOMAGNETISMO: GUÍA COMPLETA. 2023-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman acsMag izeneko erreferentziarako
  7. a b c d Flamm, Bruce L.. (July 2006). «Magnet Therapy: a billion-dollar boondoggle» Skeptical Inquirer (Committee for Skeptical Inquiry). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "FlammCSI2006" defined multiple times with different content
  8. (Ingelesez) Radiology (ACR), Radiological Society of North America (RSNA) and American College of. «MRI Safety» Radiologyinfo.org.
  9. Is Blood Magnetic. The Naked Scientist 12 December 2010.
  10. «Does MRI attract the iron in your blood?» Revising MRI.
  11. a b «Magnet therapy» BMJ 332 (7532): 4. January 2006  doi:10.1136/bmj.332.7532.4. OCLC .1325112 PMID 16399710.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Finegold" defined multiple times with different content
  12. «The revised CONSORT statement for reporting randomized trials: explanation and elaboration» Annals of Internal Medicine 134 (8): 663–694. 2001-04-17  doi:10.7326/0003-4819-134-8-200104170-00012. PMID 11304107..
  13. a b c «Magnet therapies 'have no effect'» BBC 2006-01-06. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "BBC2006" defined multiple times with different content
  14. a b c d e Pittler, Max H.. (March 2008). «Static magnets for reducing pain» Focus on Alternative and Complementary Therapies 13 (1): 5–6.  doi:10.1211/fact.13.1.0003.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Pittler2008" defined multiple times with different content
  15. a b James D. Livingston. «Magnetic Therapy: Plausible Attraction?» Skeptical Inquirer. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Livingston1998" defined multiple times with different content
  16. Levinson, Mason; Randall, Tom. (4 October 2010). «Energy Bracelets Turn Athletes to Stars, If Only in Their Heads» bloomberg.com (Bloomberg).
  17. GJ1, Macfarlane. (Dec 2012). «A systematic review of evidence for the effectiveness of practitioner-based complementary and alternative therapies in the management of rheumatic diseases: osteoarthritis» Rheumatology (Oxford) 51 (12): 2224–33.  doi:10.1093/rheumatology/kes200. PMID 22923762..
  18. Macfarlane, Gary J.; Paudyal, Priya; Doherty, Michael; Ernst, Edzard; Lewith, George; MacPherson, Hugh; Sim, Julius; Jones, Gareth T. et al.. (2012-09-01). «A systematic review of evidence for the effectiveness of practitioner-based complementary and alternative therapies in the management of rheumatic diseases: rheumatoid arthritis» Rheumatology 51 (9): 1707–1713.  doi:10.1093/rheumatology/kes133. ISSN 1462-0324. PMID 22661556..
  19. (Ingelesez) Garcia, Patricia. (2017). «Notes from the Field: Lead Poisoning in an Infant Associated with a Metal Bracelet — Connecticut, 2016» MMWR. Morbidity and Mortality Weekly Report 66  doi:10.15585/mmwr.mm6634a6. ISSN 0149-2195. PMID 28859054. PMC PMC5657790. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  20. «Chapter 7: Science and Technology: Public Attitudes and Public Understanding: Science Fiction and Pseudoscience» web.archive.org 2016-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  21. Fisioterapia - Hospital San Juan de Dios Santurtzi. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  22. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, visita el Centro Médico Quirónsalud Plaza Euskadi tras las obras de ampliación desarrolladas en las instalaciones» Quirónsalud (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  23. «IMQ fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzua» www.imq.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  24. r01e00000ff26d465eba470b8768b3b21eb0fa254, r01e00000ff26d46733a470b8fa06704e7a27aa0a. (2016-07-21). «Osasun publizitate baimena» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  25. «Magnets» CDRH Consumer Information (Food and Drug Administration) 2000-03-01.