Franz Anton Mesmer
Wikipedia(e)tik
Franz Anton Mesmer (Iznang, Suavia, Alemania, 1734 - Meersburg, Suitza, 1815) alemaniar sendagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Sugestioan oinarritutako sistema bat asmatu zuen, zenbait gaixotasunen kontrakoa. Sistema horren oinarria organismo bakoitzak isurkari magnetikoa edo magnetismoa duelako hipotesia da. Izen handia izan zuen aristokraziaren artean, baina Medikuntza Akademiak kondenatu egin zituen dotrina horiek.
Mesmerrek Paris utzi egin behar izan zuen, eta ahazturik hil zen Suitzan. Gaur egun, sendatzeko erabiltzen den hipnosiaren aitzindari da Mesmerren sistema.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.