Lankide:Txikillana/Schnepfenthal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schnepfenthal
Administrazioa
Geografia
Demografia

Schnepfenthal Turingiako (Alemania) Waltershausen udalerriaren auzoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schnepfenthal 4. autobide federalaren hegoaldean eta Gothako hego-mendebaldean dago, Turingiako Basoaren iparraldeko ertzean, eta hego-ekialdean dagoen Waltershausen herri nagusiaren kanpoaldean. Auzoak bi zati ditu: Schnepfental eta Rödichen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rödichen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Rödichen " toponimoa 1186tik dokumentatua dago, eta Goi Erdi Aroko paisaia kulturalaren berreskurapen neketsua gogora dakar (rodung = "luberritze"). Horrez gain, Reinhardsbrunn monasterioarekin lotutako eraikuntza handiak egin ziren: Reinhardsbrunner eta Cumbacher urmaelak, monasterio inguruko eraikinak, errepidea eta bidea, presoen parte hartzearekin.1525eko udaberrian, Alemaniako Nekazarien Gerran, altxatutako nekazariek Reinhardsbrunn monasterioa hartu zuen. Waltershausen hiriak 70 mertzenario bidali zituen, baina erasotzaileak nagusi ziren; hiru eguneko borrokaren ondoren, monasterioa suntsitua geratu zen.[1] Sekularizazioaren ondorioz, monasterioa deuseztatu zen, bertan Reinhardsbrunn dukearen jauregia eraiki zen eta Rödichengo nekazariak Gothako dukeen menpe geratu ziren. 1640. urtetik Saxe-Gothako dukerriarena izan zen, 1672. urtetik Saxonia-Gotha-Altenburg- eko dukerriarena eta 1826. urtetik Saxonia-Coburg eta Gothako dukerriarena . 1920tik aurrera Turingia estatuaren parte da.

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza eta herriko eskola Rödichenen.

Hogeita hamar urteko gerraren ondoren, 1648an eliza txiki bat eraiki zuten gerran suntsitutako herrian, berreraikuntzari hasiera emanez. 1699rako kapera erortzeko arriskuan zegoen, eta 1699–1700 inguruan egurrezko eliza eraiki zen. 1823an eliza hau ere eraitsi behar izan zen: hondatuta zegoen eta txikiegia zen. Gaur egungo San Pedro eta Paulo eliza 1823an eraiki zuten.

Eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita hamar urteko gerraren hasieran Rödichenen baziren eguneroko eskolak. Artean 156 biztanle zituen, eta haietatik 22rek baino ez zekiten irakurtzen. Lehen eskola noiz eraiki zen ez dakigu, baina 1651ean bazegoen jada, urte horretan erloju berria ezarri baitzen. Eskolak 1780ko hamarkadara arte iraun zuen; 1784an Salzmann Ikastetxe berria eraiki zen.

Schnepfenthal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salzmann Eskola originala

Zor nazionalak eta bestelako erantzukizunak estaltzeko jabetza publikoko lur asko saldu ziren. [2] Jatorriz, Schnepfenthal Rödichen herrixka zaharraren ondoan zegoen monasterio bat besterik ez zen, eta salgai zegoen Christian Gotthilf Salzmann 1784an ikastetxea sortzera etorri zenean.

Schnepfenthal-Rödichen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkadan auzoari Schnepfenthal-Rödichen izen ofiziala jarri zitzaion;[3] [4] 1950etik berriz, Waltershausen hiriaren barruan dago eta Schnepfenthal soilik deitzen zaio.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolako museoa

1959az geroztik eskolaren museo bat dago Salzmannschule zelaian. Bertatik Schnepfenthal Zöglingsweg deritzona bertatik abiatzen da: Waltershausen inguruan 14 kilometrotako mendi ibilbide zirkularra. Ibilbide gehiago badaude inguruko Turingiako Oihanean zehar, adibidez Großer Inselsberg mendira igotzeko (916 m).

Rödichen elizatik kilometro bat ingurura, hegoaldean, Wachkopf izeneko muinoa dago 456 metrotako garaieran. bertan Erdi Aroko Hermannstein gaztelu txikiaren aztarnak daude, Steinfirst izenarkin ere ezaguna. Gotorlekuen lubaki eta hormen aztarnak ikus daitezke.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turingiako Baso Trenbidearekin eta Fröttstädt - Friedrichroda lineako eskualdeko trenarekin hel daiteke. Autobiderik hurbileneko irteera Gotha-Boxberg da A4an .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Albert Beck: Alt-Reinhardsbrunn im Glanze seiner achthundertjährigen Geschichte. Gotha 1930.
  2. August Beck: Die Geschichte des Gothaischen Landes, Band I, Geschichte der Regenten, Gotha, 1868. S. 53
  3. www.gemeindeverzeichnis.de: Landratsamt Waltershausen
  4. Gebietsreform Thüringen 1922