Coburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Coburg

 Bavaria
Coburg-Moriz1.jpg

armarria

Izen ofiziala Coburg
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Frankonia Garaia
Alkatea Norbert Kastner (SPD)
Koordenatuak 50°16′0″N 10°58′0″E / 50.26667°N 10.96667°E / 50.26667; 10.96667Koordenatuak: 50°16′0″N 10°58′0″E / 50.26667°N 10.96667°E / 50.26667; 10.96667
Coburg non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Coburg
Eremua 48,30 km2
Garaiera 292 m
Posta kodea 96450
Biztanleria 41.076 bizt. (2010)
Dentsitatea 850,43 bizt./km²
Matrikula CO
http://www.coburg.de

Coburg[1], Alemaniako hiri bat da, Bavaria estatuko Frankonia Garaia eskualdean dagoena. Bavariako iparraldeko mugan koaturik dago eta 41076 biztanle zituen 2010eko azken erroldaren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coburgen lehenengo aipamena 1056 urtekoa bada ere, jakina da aurretik Trufalistat izeneko asentamendua izan zela. 1353an Wettin etxearen esku gelditu zen eta ordutik aurrera Saxonia-Turingia hirien arteko bat izan zen. 1596an Saxo-Coburg dukerriaren hiriburu bihurtu zen. 1530an Habsburgotarren Dieta Coburgeko gazteluan zen bitartean Martin Lutherrek dukearen aurrean azaltzeko baimena eskatu zuen, baina honek ez zuen bera hartu nahi izan eta erantzunaren zain egon zen sei hilabeteetan Biblia alemanera itzultzen aritu zen gazteluan.

Azkenengo dukeak 1920an abdikatu zuenean Coburgeko biztanleek erreferendumean Bavarian sartzea erabaki zuten. 1929an Alemania guztian alkate nazia izan zuen lehen herria bihurtu zen, gehiengo osoz lortu zuen garaipena gainera. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Mendebaldeko Alemanian gelditu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Coburgeko gaztelua (Veste Coburg): Alemaniako gaztelurik handienetakoa da. XI mendeko kapera baten inguruan hasi ziren eraikitzen 1225ean. XIX mendean erabat berreraiki behar izan zen.
  • Ehrenburg jauregia (Schloss Ehrenburg): 1543an eraiki zuen Coburgeko dukeak aurretik frantziskotar monastegia zegoen lekuan. 1690an suak erre zuen jauregiaren iparraldea eta estilo barrokoan berreraiki zen.


Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Coburg