Lankide eztabaida:TxoniMatxain
Ongi etorri, TxoniMatxain, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Wikiproiektua EHU 2016[aldatu iturburu kodea]
Kaixo, Txoni! Josu naiz, EHU 2016 Wikiproiektuaren partaidea eta zure ikasleen lanak zuzendu behar dituena. Dakizunez, hilaren 23an zure ikasleek Wikipedian haien artikuluak editatzeko duten epea bukatzen da, eta hortik aurrera zuk eta biok artikulu horiek zuzendu egin beharko ditugu (zuk artikulu horien edukiak, eta nik Wikipediaren formatuarekiko zuzentasuna). Kimika arloan, 10 dira zuzendu beharreko artikuluak: Partikula kutxan harrapatuta, Teoria atomiko, Born-Oppenheimerren hurbilketa, Orbital Molekularren Teoria, Balentzia Loturaren Teoria, Fluoreszentzia, Fosforeszentzia, Trantsizio egoeraren teoria, Partikula aske, eta Fotoluminiszentzia. Artikulu gehienak bukatuta daude, gutxi batzuetan zeozer falta da, baina ez dakit azken horietan datozen egunetan egileek azken ikutuak emango dituzten.... Edozein kasutan, 23tik aurrera hasiko gara zuzentzen. Komenigarria izango litzateke zuk eta biok harremanetan egotea, horretarako nik nire e-maila partikularra emango dizut: iraurgiberri@hotmail.com. Idatzi ezaidazu, mesedez, eta horrela nik ere zurea izango dut. Mila esker zure lana eta inplikazioagatik, eta laster arte. -Josu (eztabaida) 22:18, 17 abendua 2016 (UTC)