Larnakako gaztelua

Koordenatuak: 34°54′38″N 33°38′16″E / 34.91052°N 33.63769°E / 34.91052; 33.63769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larnakako gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaLarnakako barrutia
Municipalities of Cyprus RepublicLarnaca Municipality
Koordenatuak34°54′38″N 33°38′16″E / 34.91052°N 33.63769°E / 34.91052; 33.63769
Map
Altitudea1 m, itsas mailaren gainetik

Larnakako gaztelua (grezieraz: Κάστρο Λάρνακας, Kastro Larnakas; turkieraz: Larnaka Kalesi) Zipre hego-ekialdeko Larnaka hirian dagoen gaztelua da. Hiriko itsas-portu garrantzitsua babesteko eraiki zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larnaka ingurua K.a. XIV. mendetik populatua izan da, mizenas-akaziar grekoek sortu zuten herrixka txikia[1].

K.o. XII. mendean bizantziarrek gotorleku txiki bat eraiki zuten. Genovarrek Famagusta hiria konkistatu zutenean Larnakako kaia bihurtu zen Zipreko Erresumako itsas-portu nagusia. Egoera berriaren aurrean James I.a erregearen agintaldian (1382-1398) gotorleku txiki hura gaztelu handi bihurtu zuten[2].

XVIII. menderako gazteluak garrantzia galdu eta bertan behera utzi zen. Mendearen hasierako urteetan Giovanni Mariti exploratzaileak gaztelua ia hondarretan zegoela idatzi zuen, baina soldadu talde batek zaintzen zuen oraindik[3]. Turkiar estiloko idazkiak aurkitu zituenez Otomandarrek 1625 inguruan berreraiki zutela ondorioztatu zuen[4].

1878an Britainiarrek Zipre eskuratu zutenean Larnakako gaztelua gartzela bihurtu zuten eta urkamendiak ezarri zituzten presoak exekutatzeko[5]. Azkenengo exekuzioa 1948an izan zen. Zipreko Gerra Zibilean ere presondegi gisa erabili izan zen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larnakako gazteluaren aurrealdea.

Eraikinak bi solairu ditu eta goiko solairuan dago museoa. Oinplano karratuko dorre bat du eta azpian abside erdi-zirkularra du. Barneko patioan hainbat kainoi kronologikoki kokaturik daude eta 1765eko iturri txiki bat ere badago. Barneko patio hau aire libreko antzoki bihurtu da eta 200 ikuslerentzako aforoa du[6].

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipreko independentziaren ondoren Larnakako gazteluak gartzela izateari utzi eta museo bihurtu zen. Kristau goiztiarren, bizantziarren eta bizantziar ondorengoen objetuak daude ikusgai mendebaldeko aretoan, erdialdeko gelan bizantziar gariko hormirudiak daude eta ekialdeko aretoan Erdi Aroko keramika, tresnak, armak, ezpatak eta kaskoak[7][1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Larnaca Castle» Cyprus Island 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  2. (Ingelesez) «Larnaka Medieval Castle in Cyprus» My Guide Cyprus (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  3. «Larnaca Medieval Fort, Larnaca Cyprus» www.cyprusevents.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  4. «Larnaca Castle» The Real Cyprus (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  5. «Larnaka Medieval Castle - Larnaka Tourism Board (Official Site)» larnakaregion.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  6. «Cyprus : Music night at the Medieval Castle» www.cyprusevents.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  7. «Department of Antiquities - Monuments» www.mcw.gov.cy (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]