Larrein
Larrein | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′26″N 2°38′47″W / 42.84056°N 2.64639°W |
Demografia |
Larrein Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako auzoetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean Salburua deitu zen hiri-hedapenaren barrukoa.
Mugakide ditu mendebaldean Izarra, iparraldean Ibaialde eta hegoaldean Olaran auzoa eraiki nahi den gunea, gaur egun Errekaleor auzoak betetzen duena; ekialdean, berriz, Las Neveras muinoa, nekazaritza-lurrak eta Arkaia herria ditu.
Auzoaren urbanizazio-lanak 2007. urtean hasi ziren, eta 2010. urtean burutu. Lehen etxebizitza-blokeak 2010. urtean hasi ziren altxatzen.
XXI. mendearen hasierako Atzeraldi Handiaren ondorioz, etxebizitzen eraikuntza gelditu egin zen, eta 2010eko hamarkada osoan bloke isolatu gutxi batzuk besterik ez ziren eraiki auzo osoan.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko informazioa Gasteizko udalaren webgunean.[Betiko hautsitako esteka] 2011/06/20an kontsultatua.
Gasteizko auzoak | ||
---|---|---|
Abetxuku • Aretxabaleta-Gardelegi • Adurtza • Aldaia • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arkaiate • Arriaga-Lakua • Babesgabeak • Borinbizkarra • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Elejalde • Gazalbide • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ibaialde • Izarra • Judimendi • Koroatzea • Larrein • Lovaina • Mariturri • Mendizorrotza • Olaran • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • San Tomas • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga |