Larrun
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Larrun (argipen).
|
||||
|---|---|---|---|---|
Larreko zaldien atzean, Larrun mendia. |
||||
| Garaiera | 905 m | |||
| Koordenatuak | 43°18′33″N 1°38′08″W / 43.30917°N 1.63556°WKoordenatuak: 43°18′33″N 1°38′08″W / 43.30917°N 1.63556°W | |||
| Mendilerroa | Pirinioak | |||
Larrun Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren artean dagoen mendia da, batzuen ustez Pirinioetako mendebaldeko muturra markatzen duena. Larrungo tren ttipiari esker, Euskal Herriko tontorrik bisitatuenetakoa da.
Eduki-taula |
Abiapuntuak [aldatu]
- Oletako baseliza (3 ordu).
- Azkaine (2 ordu 30 min.).
- Bera (2 ordu 30 min.).
- San Ignazio lepoa (2 ordu 30 min.).
- Ibardingo mendatea (2 ordu 45 min.).
- Sara (2 ordu 30 min.).
- Lizuniagako mendatea (2 ordu 15 min.).
Larrungo tren ttipia [aldatu]
Sakontzeko, irakurri: Larrungo tren ttipia
Euskal Herrian gaur egun alhan den kremailera tren bakarra da. 1924. urtean inauguratu zuten, eta, harrezkero, itxura berari heldu dio. Hasieratik izan da Larrungo trenaren eginbeharra turistak eramatea, tontorretik sekulako bistak baitaude: egun argi batean, Euskal Herriko zazpi probintziak ikus daitezke.[1]
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Oihane LAKAR IRAIZOZ: «Maldak lautzeko konponbide burutsuak», Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2010-02-01.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) euskal-herria.org webgunean
- (Gaztelaniaz) Larrun "Mendikat" webgunean
- (Euskaraz)(Frantsesez)(Gaztelaniaz)Larruneko trenaren webgunea