Garai geologiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garai geologikoak geologian lurraren historia banatzeko erabiltzen diren unitateak dira.

Eoia Aroa Periodoa1 Serieak/
Garaiak
Gertakari nagusiak Hasiera, orain
milioi urte2
Fanero-
zoikoa
Zenozoikoa Neogenoa3 Holozenoa Glaziazio garaien bukaera eta zibilizazioaren sorrera. 0.011430 ± 0.00013 9
Pleistozenoa Ugaztun handien sorrera eta estintzioa. Gizaki modernoaren sorrera. 1.806 ± 0.005 *
Pliozenoa Gaur egungo glaziazioaren indartzea. Garai hotzak eta klima lehorra. Autralopitezinoak jaiotzen dira, hainbat ugaztun genero eta molusku garaikideak. 5.332 ± 0.005 *
Miozenoa Moderate climate; Orogenia ipar hemisferioan. Gaur egungo ugaztun eta hegazti familiak bereizgarri bilakatzen dira. Zaldiak eta mastodonteak dibersifikatzen dira. Belarra nonnahi agertzen da. Lehenengo hominoideoak agertzen dira (‘’Sahelantrophus tchadensis’’) 23.03 ± 0.05 *
Paleogenoa
3
Oligozenoa Klima epela. Eboluzio eta dibertsifikazio azkarra faunan, bereziki ugaztunetan. Garaikideak diren angiospermen dispertsio eta eboluzio nagusia. 33.9±0.1 *
Eozenoa Ugaztun arkaikoak loretu eta hedatu. Hainbat familia moderno ere agertzen dira. Belarra agertzen da. Antartika berriro izozten da eta gaur egungo garai glaziazioaa hasten da. 55.8±0.2 *
Paleozenoa Klima tropikala. Landare garaikideak. Ugaztunen dibertsifikazioa hainbat lerro ebolutibo primariotan, dinosauroen lekua okupatuz. Lehenengo ugaztun handiak (hipopotamo baten tamaina). 65.5±0.3 *
Mesozoikoa Kretazeoa Berantiarra Loredun landareak agertzen dira eta beraiekin batera hainbat intsektu mota. Arrain teleosteo modernoak agertzen dira. Ammonite, Belemnites, errudistak, ekinoideak eta belakiak oso arruntak. Dinosauro mota berri ugari (Tyranosaurus, Hadrosaurus…) agertzen dira lurrean eta beraiekin batera krokodilo modernoak. Mosasaurus eta marrazoak agertzen dira itsasoan. Lehengo hegaztiek Pterosaurusak aldentzen dituzte. Hiru ugaztun motak garatzen dira (monotremak, martsupialidoak eta karedunak). Lehenengo primatea. Gondwana kontinentea apurtzen da. Bere bukaeran meteorito erraldoi batek talka egiten du eta izaki bizidun asko desagertzen dira, euren artean ia osorik foraminiferoak. 99.6±0.9 *
Goiztiarra 145.5 ± 4.0
Jurasikoa Berantiarra Gimnospermak (bereziki konifera) ugariak. Hainbat dinosauro mota ezberdinak (sauropodoak, carnosauroak eta stegosaurusak). Ugaztun ugari eta txikiak. Lehenengo hegaztiak. Ichthyosaurusak eta plesiosaurusak ugaritzen dira. Bibalboak, Ammoniteak eta belemnitesak oso ugariak. Echinoideoaak arruntak. Pangea apurtu egiten da Gondwana eta Laurasia azpikontinentetan. Ozeano Atlantikoaren sorrera. 161.2 ± 4.0
Ertaina 175.6 ± 2.0 *
Goiztiarra 199.6 ± 0.6
Triasikoa Berantiarra Arkosauroak ugariak lurrean. Lehenengo dinosauroak, ugaztunak, pterosaurusak eta krokodiloak. Dicrodium flora arrunta egiten da lurrean. Anfibio ugari. Iktiosauroak itsasoan. Zeriatites ammonioideoak oso arruntak. Koral modernoak agertzen dira eta arrain teleosteoak. Hainbat intsektu klado ezberdin agertzen dira. 228.0 ± 2.0
Ertaina 245.0 ± 1.5
Goiztiarra 251.0 ± 0.4 *
Paleozoikoa Permiarra Lopingiarra Pangea superkontinentea eratzen da. Narrasti sinapsidoak arrunt bilakatzen dira. Hainbat anfibio klase. Koleopteroak eta euliak agertzen dira. Foraminiferoak agertzen dira eta beste hainbat izaki ur epeletan. Glaziazio permo-karboniferoa bukatzen da. Permiarra bukatzean Permiarreko Estintzio Masiboa gertatzen da, izaki bizidunen %95 desagertzen direlarik. 260.4 ± 0.7 *
Guadalupearra 270.6 ± 0.7 *
Cisuraliarra 299.0 ± 0.8 *
Karbon-
iferoa
4 /
Pennsil-
baniarra
Berantiarra Hegodun intsektuak agertu eta ugaritzen dira, euretariko batzuk erraldoi bihurtuz. Anfibio ugari. Lehenengo narrastiak. Ikatza ematen duten basoak sortu. Itsasoan oso arrunta, Goniatites, brakiopodoak, briozoak, bibalboak, koralak... 306.5 ± 1.0
Ertaina 311.7 ± 1.1
Goiztiarra 318.1 ± 1.3 *
Karbon-
iferoa
4 /
Missis-
sippiarra
Berantiarra Lehenengo zuhaitz handiak. Lehenengo tetrapodoek ura uzten dute. Lehenengo marrazoak. Glaziazioa Gondwanako Ekialdean. 326.4 ± 1.6
Ertaina 345.3 ± 2.1
Goiztiarra 359.2 ± 2.5 *
Deboniarra Berantiarra Haziak botatzen dituzten lehenengo landareak sortzen dira. Hegorik gabeko lehen intsektuak agertzen dira. Itsasoan koral rugoso eta tabulatuak, goniatites ammonoideoak eta brakiopodoak ugari egiten dira. Hainbat arrain mota agertzen dira. Lehenengo tetrapodoak oraindik uretan. Euramerika kontinentea. 385.3 ± 2.6 *
Ertaina 397.5 ± 2.7 *
Goiztiarra 416.0 ± 2.8 *
Siluriarra Pridoliarra Lehengo landare baskular lurtarrak, milipedoak eta artropleuridoak, lehenengo arrain baraildunak eta hainbat ostrakodermo eta agnata. Euripteridoak handien egiten dira. Koral tabulatu eta rugosoak. Brakiopodoen artean Rinkonelidoak sortzen dira eta krinoideo eta trilobitesak oso ugariak dira. 418.7 ± 2.7 *
Ludlow 422.9 ± 2.5 *
Wenlock 428.2 ± 2.3 *
Llandovery 443.7 ± 1.5 *
Ordoviziarra Berantiarra Inbertebratu ugari sortzen dira. Lehenego koralak, brakiopodoak, bibalboak, nautiloideoak, trilobitesak, ostrakodoak, briozoak eta hainbat ekinodermatu familia, graptoliteak eta beste taxoi batzuk ugariak dira. Konodontoak agertzen dira hasieran. Glaziazio erraldoia gertatzen da garai honetan. Lehenengo landare lurtarrak. 460.9 ± 1.6 *
Ertaina 471.8 ± 1.6
Goiztiarra 488.3 ± 1.7 *
Kanbriarra Furongiarra Kanbriarreko Leherketa gertatzen da, dibertsifikazio erraldoiarekin. Gaur eguneko animalia modernoen Phyllumen erdiak agertzen dira eta beste hainbat forma konplexu gaur eguneko sailkapenetan sartzen ez direnak. Arkeoziatidoak Goiz Kanbriarrean ugariak dira. Trilobiteak, Priapulidoak eta belakiak, brakiopodo artikulatuak, eta bestelako forma batzuk ugari eta arruntenak. Lehenengo kordatua agertzen da, Pikaia gracilens. Anomalocaris da depredadorerik gorenak. Ediacarako izakiak desagertzen dira. 501.0 ± 2.0 *
Ertaina 513.0 ± 2.0
Goiztiarra 542.0 ± 1.0 *
Proter-
ozoikoa

5
Neo-
proterozoikoa
Ediacara Lehenengo animaliak (animalia zelulanitzak). Ediacarako fauna (vendobionta) agertzen da mundu osoan zehar. Lehenengo belakiak. 630 +5/-30 *
Kriogeniarra Baliteke lur osoa izoztea. Rodinia apurtzen hasten da. 850 6
Toniarra Lehenengo akritarkoen erradiazioa. 1000 6
Meso-
proterozoikoa
Steniarra Metamorfismo altuko eraztunak sortzen dira Rodinia kontinentearen sorrera orogenia dela eta. 1200 6
Ektasiarra Plataformak hedatzen jarraitzen du. 1400 6
Kalimmiarra Plataforma hedatzen da. 1600 6
Paleo-
proteroziokoa
Stateriarra Lehenengo zelula Eukariotoak. Columbia (superkontinentea) sortzen da.. 1800 6
Orosiriarra Lurreko atmosfera oxigenoz betetzen da lehen aldiz. Vredefort eta Sudbury Arroa asteroideeen talka. Hainbat orogenia gertatzen dira.. 2050 6
Rhyaciarra Bushveld Formazioa sortzen da. Glaziazio Huroniarra. 2300 6
Sideriarra Burdin Bandeatuaren Formazioa sortzen da 2500 6
Arkearra
5
Neoarkearra Kratoi modernoen estabilizazioa. 2800 6
Mesoarkearra Lehenengo estromatolitoa 3200 6
Paleoarkearra Ezagutzen den lehenengo bakteria oxigeno produkzitzailea 3600 6
Eoarkearra Zelula bakarreko lehen izakiakk 3800
Hadearra
5,7
Behe Imbriarra   3850
Nektariarra   3920
1-9 Arro taldeak 4100 Ma - Ezagutzen den arrokarik zaharrena 4150
Kriptikoa8 4400 Ma - Ezagutzen den mineralik zaharrena; 4570 Ma - Lurraren formazioa 4570
  1. Paleontologoek periodo geologikoen inguruan baino animalien inguruan egin ohi dute bereizketa.
  2. Daten ziurtasuna ez da osoa, eta portzentajea batean mugitzen da, datazio erradiometrikoak egiten baitira eta hau ez da metodo guztiz zehatza. Hala ere hemen agertzen diren datak eta bere erroreak International Commission on Stratigraphy-ak onartu zituen 2004an. * bat duten datek "Urrezko Iltzea" dutela esan nahi ud, hau da, leku batean bi garaien arteko muga zehaztu dela (Global Boundary Stratotype Section and Point).
  3. Historikoki Zenozoikoa Koaternario eta Tertziarioan banatua izan da batzuetan eta beste batzuetan Neogeno eta Paleogeno moduan. Estratigrafiako Nazioarteko Komisioak erabakita koadroan agertzen den bezala da aurrerantzean.
  4. Ipar Amerikan Karboniferoa Mississippiarra eta Pennsilbaniarra Periodoetan banatzen da.
  5. Proterozoikoa, Archearra eta Hadearra Aurrekanbriarra izenarekin ezagutzen dira askotan eta beste batzuetan Kriptoziokoa izenarekin.
  6. Adin absolutua (Global Standard Stratigraphic Age).
  7. Hadearra ez da jada eoi formal bat eta orain Eoarkearrean sartzen da. Hadearra batzuetan Priskoarra izendatzen da.
  8. Lau hauek Ilargiaren geologiatik hartutako izenak dira. Lurreko historia geologikoan erabiltzea ez da ofiziala.
  9. Holozenoaren hasiera data orain 11.430 ± 130 urtekoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garai geologiko Aldatu lotura Wikidatan