Zortziko txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lau puntuko txiki» orritik birbideratua)

Zortziko txikia edo lau puntuko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Ohiko adibidea Maritxu nora zoaz doinua izaten da.[1][2][3][4]

Zortziko txiki izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta lau puntuko txiki Iparraldean.[5]

Adibidea: Maritxu nora zoaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[1]

Ma -- ri -- txu, no -- ra zo -- az // e -- der ga -- lant ho -- ri?
1.......2....3.....4......5....6......7 // 1....2......3......4.....5......6

Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:

Maritxu, nora zoaz (7)
eder galant hori? (6a)
Iturrira, Bartolo, (7)
nahi badezu etorri.(6a)
Iturrian zer dago? (7)
Ardotxo txuria. (6a)
Biok edango degu (7)
nahi degun guztia.(6a)
\relative d' 
{\time 2/4 \key g \major  
 d8 g8 g4 fis8 g8 a8 b8 
 g8 a8 b8 c8 b4 a4

 d,8 g8 g4 fis8 g8 a8 b8 
 c8 d8 b8 c8 a4 g4

 b8 c8 d4 e8 d8 c8 b8
 g8 a8 b8 c8 b4 a4

 d,8 g8 g4 fis8 g8 a8 b8 
 c8 d8 b8 c8 a4 g8 r8
}
\addlyrics 
{  
—Ma -- ri -- txu, no -- ra zo -- az 
e -- der ga -- lant ho -- ri?
—I -- tu -- rri -- ra, Bar -- to -- lo, 
nahi ba -- de -- zu_e -- to -- rri.
—I -- tu -- rri -- an zer da -- go?
—Ar -- do -- txo txu -- ri -- a.
—Bi -- ok e -- dan -- go du -- gu
nahi du -- gun guz -- ti -- a.
}

Doinu ugari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolariek gehien baliatzen dituzten neurriak Zortziko handia edo Zortziko txikia dira, bertsak 4 neurtitz dituelarik.[1]

Bertsolaritzaren Datu-Basean 90 doinu eskaintzen dira[6] eta bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[7]

Zortziko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, doinu asko baitago zortziko txikiko neurrian, 90 gutxienez, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maritxu nora zoaz I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  5. «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  6. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Zortziko txikirako doinuak (90)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  8. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bautista Basterretxe - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  9. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Errota zahar maitea - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  10. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Gazte-gaztetatikan - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  11. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Gernikako arbola - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  12. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Iturengo arotza I-A - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]