Lazzaro Spallanzani

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lazzaro Spallanzani

Lazzaro Spallanzani (Scandiano, Modena, Italia, 1729 - Pavia, Italia, 1799) italiar biologoa da.

Biografia [aldatu]

Logika, metafisika eta grekozko irakasle izan zen Boloniako Unibertsitatean (1755), eta gero izadiaren zientzietako irakasle Paviakoan. 1765ean bizitzaren berezko sorrera aztertu zuen liburu batean, teoria horren kontra eginez.

Fisiologia eta biologiako azterketa asko egin zituen, anfibioen ernalketaz eta ugalketaz, besteak beste. Urdaileko urinaren funtzioa ere argitu zuen, eta ernalketa artifiziala egin zuten lehenengoetako bat izan zen.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Lazzaro Spallanzani


Erreferentziak [aldatu]