Le Cateauko gudua (1794)

Koordenatuak: 50°06′N 3°32′E / 50.1°N 3.54°E / 50.1; 3.54
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Lehen Koalizioko Gerrari buruzkoa da; 1914an gertatutako gatazkari buruzkoa beste hau da: «Le Cateauko gudua».
Le Cateauko gudua
Lehen Koalizioko Gerra
Flandriar Kanpainia
Data1794ko Martxoak 29
LekuaFrantzia Le Cateau-Cambrésis
Koordenatuak50°06′N 3°32′E / 50.1°N 3.54°E / 50.1; 3.54
EmaitzaHabsburgotar Garaipena
Gudulariak
 Germaniako Erromatar Inperio Santua  Frantzia Frantziako Errepublika
Buruzagiak
Germaniako Erromatar Inperio Santua Paul Kray Frantzia Antoine Balland
Frantzia Jacques Goguet
Frantzia Jacques Fromentin
Indarra
7.000 gizon 15.000 gizon
Galerak
293 gizon 1.200 gizon, 4 kanoi

Le Cateauko gudua 1794ko martxoaren 29an gertatu zen, Flandriako Kanpainiaren testuinguruan, Lehen Koalizioko Gerran. Antoine Balland, Jacques Gilles Henri Goguet eta Jacques Fromentin jeneralek zuzendutako hiru dibisiok Paul Kray Habsburgotar jeneralak zuzendutako dibisio bat erasotu zuten. Austriarrek frantziarrak garaitu zituzten eta lau aldiz galera gehiago eragin zieten.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Cateau-Cambrésiseko herria Cambraitik 24 kilometro hego-mendebaldera dago. Lehen Koalizioaren Aliatuen erasoaldiari aurrea hartuz, frantsesek austriar posizioen aurkako erasoak garatu zituzten, bai Le Cateau-n, bai Beauvais eta Solesmesen ere, Landrecies inguruko bi herrixketan. Hasiera batean errepublikarren erasoa garaipenezkoa izan bazen ere, austriarrek zalditeria tropak azkar mugitu eta kargatu egin zuten. Kontraeraso horren aurrean frantziarrek, izuturik, ihes egin zuten 5 kanoi eta 400 hildako atzean utzita. Era berean, austriarrek hainbat gerra-preso hartu zituzten, haien artean hirurogei dragoi, zalditik jaitsi eta baso batera ihes egin zutenak. Austriarrek trukean oso gizon gutxi galdu zituzten.[1]

Koalizioak Landreciesko setioarekin udaberriko kanpainia berria hasiko zuen hiru aste geroago.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bentham, Jeremy. (1981-01-01). «942 From David Gray 15 January 1794» The Collected Works of Jeremy Bentham: The Correspondence of Jeremy Bentham, Vol. 5: January 1794 to December 1797 (Athlone Press): 5–11. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  2. «<italic>The Armies of the First French Republic and the Rise of the Marshals of Napoleon I. The Armée du Nord</italic>. By Colonel <sc>Ramsay Weston Phipps</sc>. (London: Oxford University Press. 1926. Pp. xxii, 362. 18 s.)» The American Historical Review 1928-10  doi:10.1086/ahr/34.1.120. ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  3. Smith, Digby George. (1998). The Greenhill Napoleonic wars data book. Greenhill Books ; Stackpole Books ISBN 978-1-85367-276-7. (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]