Cambrai
Wikipedia(e)tik
Cambrai[1] (nederlanderaz Kamerijk) Frantzia iparraldeko herria da, Belgikako mugatik oso gertu. Iparraldeko departamentuan dago, Nord-Pas-de-Calais eskualdean. Eskalda ibaia herritik igarotzen da. Lille, Douai eta Valenciennes dira gertu dituen herrietako batzuk. Herriak 18,12 kilometro karratuko hedadura du eta, 1999ko erroldaren arabera, bere biztanleria 33.716 biztanlekoa da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Herri honen jatorria Erromatar Inperioaren garaian bertan zen Camaracum herri galiarrean dago.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Kanbraiko katedral zaharra. 1150an hasi ziren eraikitzen, eta 1472an amaitu zuten. Frantziako Iraultzaren garaian, amaitua izan eta 317 urtera, deuseztatua geratu zen. Urte batzuk geroago, 1804an, Cambraiko Artzapezpiku berriak, Hilobi Santuaren Abatetxeko Eliza Zaharra aukeratu zuen katedral bezala.
- Saint Géry katedrala. Herriko monumentu zaharrenetarikoa da. Aurkikuntza arkeologikoek, galiar-erromatar garaiko arrastoak argitara eman dituzte bertan.
- Fenelonen monumentua
Jakiak [aldatu]
Oso ezagunak dira "tontakeriak" izeneko goxoki batzuk, frantsesez, "bêtises de Cambrai". Afchain gozokidendak sortu zituen, 1830an. Karameluz eta mendaz eginiko goxokiak dira.
Herritar ezagunak [aldatu]
- Gilen Dufay (musikaria)
- Fenelon (Idazlea, teologoa eta Cambraiko artzapezpikua)