Leizea (Pío Baroja)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Leizea ipuinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».

Leizea, gaztelaniazko jatorrian La sima, Pío Barojaren ipuina da, sineskeriaren eta erlijioaren aurkako mezu garbia duena.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iluntzean ahuntzain batek, mutil laguntzailarekin batera, ahuntzak jeisten ditu menditik herrira. Bidean akerrak ihes egin eta leize baten ertzean gelditzen da. Akerraren jabea sorgina omen den herriko emakume bat da. Harrapatu nahina, mutila eta akerra biak erortzen dira leize barrura. Ahuntzaina herriko gazteluan babesten diren artzainen bila doa laguntza bila eta leizera inguratzen dira, baina gazte bat bakarrik ausartzen da jeistera. Guztiz beldurtuta igotzen da, ordea, deabrua ikusi duela kontatuz. Herritarrak ere inguratzen dira leizera, apaiza buru dutela eta otoitz eginez, baina ez dute ezer egiten haurra erreskatatzeko, ondorengo hiru egunetan zehar mutilaren garrasiak entzun ziren arren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]