Leoš Janáček

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leoš Janáček (txekieraz ˈlɛoʃ ˈjanaːt͡ʃɛk ahoskatua; Hukvaldy, 1854ko uztailak 3-Ostrava, 1928ko abuztuak 12) txekiar konposatzaile bat izan zen. Musika Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen, eta itzultzean organojole aritu zen Brnon, baita irakasle ere Pragako Kontserbatorioan. Janáčeken lanik garrantzitsuenak nahiko berantiarrak dira: bere estilo pertsonala 50 urte zituenean aurkitu zuen, Jenůfa operarekin, eta, une horretatik aurrera lan garrantzitsuak idatzi zituen genero askotan. Helduaroko garai honetakoak dira bere pianoarentzako lanik hoberenak, ganbera lanak, Meza Glagolitikoa eta Sinfonietta. Eslabiar kantu herrikoien eta koroarentzako musikaren bilduma garrantzitsuak ere baditu. Gaur egun, Janáček XX. mendeko operaren berritzaile handienetakotzat hartzen da. Askok, XX. mendearen hasierako txekiar konposatzailerik garrantzitsuena dela uste dute, eta, gainera, azken urteetan bere garrantziak gora eta gora egin du etengabe, bereziki, bere operak XX. mendeko operaren alorrean hartzen ari diren kontsiderazio geroz eta handiagoaren ondorioz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganbera musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Laukotea (1921) Sonata Kreutzerri azpizenburuarekin, Lev Tolstoiren lanean oinarritua.
  • 2. Laukotea (1928)

Musika sinfonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pianoarentzako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leoš Janáček Aldatu lotura Wikidatan