Lewis Fry Richardson
Wikipedia(e)tik
Lewis Fry Richardson (Newcastle, Ingalaterra, 1881eko urriaren 11 - Kilmun, Eskozia, 1953ko irailaren 30a) ingeles fisikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Matematika-teknikak erabili zituen lehenbizikoz munduan, eguraldia aldez aurretik iragartzeko. Matematika- eta fisika-aurkikuntzak meteorologiarako erabili zituen.
Weather Prediction by Numerical Process obra ("Eguraldiaren iragarpena, zenbaki-prozesuen bidez") argitaratu zuen 1922an. Meteorologia modernoaren aitzindaria izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.