Joseph John Thomson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseph John Thomson
Joseph John Thomson
Zientzialaria
Arloa fisika
Jaio 1856ko abenduaren 18a
Ingalaterra Cheetham Hill, Manchester (Ingalaterra)
Hil 1940ko abuztuaren 30a
Ingalaterra Cambridge (Ingalaterra)
Lan-erakundeak Cambridgeko Trinity Collegen
Royal Society
Lanak elektroia aurkitu zituen.
Thomsonen eredu atomikoa formulatu zuen


Sir Joseph John Thomson edo J.J. Thomson (Cheetham Hill, Manchester, 1856ko abenduaren 18a - Geneva, 1940ko maiatzaren 29), kimikari ingelesa izan zen, elektroia aurkitzeagatik eta eredu atomiko bat planteatzeagatik ezagutzen dena.

[aldatu] Biografia

Eskoziarren ondorengoa bazen ere, hortik bere abizenaren idazkera eskoziarra, Manchesterren jaio zen 1856an. Ikasketak 1870an Manchesterko Owens Collegen hasi zituen eta berehala erakutsi zuen ikasketetarako talentu handia. Aitak Sharp-Stewart & Co. lokomotora lantegian sartu nahi zuen baina aita hiltzerakoan planak aldatu eta 1876an Cambridgeko Trinity Collegen sartu zen. Berehala jaso zituen lehenengo sariak eta 1884an fisika irakasle bihurtu zen. Bere ikasleetako bat Ernest Rutherford izan zen.

Rose Elisabeth Pagetekin ezkondu zen 1890an eta seme bat eta alaba bat izan zituen. Berak bezala George Paget Thomson semeak ere Fisikako Nobel Saria irabaziko zuen. J.J. Thomsonek 1906an jaso zuen berea eta 1908an "Sir" izendatu zuten. 1918an Cambridgeko Trinity Collegeko buru bihurtu zen. 1940an hil zen eta Westminster abadian lurperatua dago Isaac Newtonen ondoan.

[aldatu] Lorpen zientifikoak

  • 1897: Izpi katodikoen hodia erabiltzen hasi zen eta hirugarren saiakeran elektroia aurkitu zuen, berak "korpuskulo" deitu bazien ere. Aurkikuntza garrantzitsua izan zen batez ere atomoa zatiezina ez zela frogatu zuelako.
  • 1904: Thomsonen eredu atomikoa plazaratu zuen.
  • 1906: Hidrogenoak elektroi bakarra duela frogatu zuen. Urte berean Fisikako Nobel Saria irabazi zuen.
  • 1911: Neonaren bi isotopo aurkitu zituen, Ne-20 eta Ne-22.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak