Lierni Azkargorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lierni Azkargorta

Bizitza
JaiotzaLazkao1979ko abuztuaren 21a (44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerizaina eta idazlea

Twitter: Li9rni Literaturaren Zubitegia: 1060 Edit the value on Wikidata

Lierni Azkargorta Ruiz de Egino (Lazkao, Gipuzkoa, 1979ko abuztuaren 21a) gipuzkoar erizaina eta idazlea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erizaintza ikasketak egin zituen Donostiako EHUn, eta ondoren Fisioterapia ikasketak Zaragozako Unibertsitatean.

Lehiaketa desberdinetan saritua izan da: ipuin alorrean, Laudioko Udala eta  Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketan (1999an), Eibarko Hiria Gazteen Ipuin Lehiaketan (1998, 2001 eta 2002 urtean) eta Lizarrako Maria de Maeztu Literatur Lehiaketan (2001, 2002, 2019 eta 2020an). Argi-itzalak izenburupeko ipuina, Emakume begiradak (Montejurra, 2002) izeneko liburuan argitaratua izan zen beste ipuin saridun batzuekin batera.

Poesia alorrean, 2020an Lasarte-Oriako Literaturako XXXIV. Lehiaketan saritua izan zen.

2021ean Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa irabazi zuen.[1][2] Urte berean ere, lehen liburua argitaratu zuen, Eripoemia izenburuko poesia-bilduma.

2022an Iruntzian lanarekin "Nafar Ateneo» IV Nazioarteko Poesia Sariketan garaile gertatu zen.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eripoemia (2021, Denonartean)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Garaialde, Olaia. (2021-07-27). «Atzekoz aurrera. Lierni Azkargorta, erizaina eta idazlea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  2. «Lierni Azkargorta: "Osasungintzako gaiak eta poesia elkartu nahi izan ditut" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. Atenea. (2022-03-09). “Iruntzian” de Lierni Azkargorta ganadora del IV Premio Ateneo Navarro en euskera. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]