Likiera
Wikipedia(e)tik
| Likiera 𐊗𐊕𐊐𐊎𐊆𐊍𐊆 Trm̃mili' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Lizia | |
| Eskualdea: | Hego-mendebaldeko Anatolia | |
| Hizkuntza galdua: | K. a. I. mendea | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Anatoliarra Luvitera Likiera |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gehitzeko | |
| ISO 639-3: | xlc
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Likiera[1] hego-mendebaldeko Anatolian zegoen Liziako hizkuntza hila da.
Hedapena [aldatu]
Lizia egungo hegoaldeko Turkian dauden Antalya eta Fethiye hirien arteko eskualdea izan zen, eta batez ere Fethiyeko badia eta Antalyako golkoaren arteko mendiak. Antzinako Egiptoko agiriek Lukka zioen eskualdeari eta gertuko Likaoniako Itsasoko herrien artean kokatzen zuten.
Sailkapena [aldatu]
Likiera anatoliar hizkuntzen luviterazko multzoan zegoen indoeuropar hizkuntza izan zen. Multzoan luviteraz gain, kariera, sidetiko eta pisidiera ere baziren.[2]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-11-3
- ↑ Adiego, I.J. (2007), Greek and Lycian, History of Ancient Greek From the Beginning to Late Antiquity, Cambridge University press, 763. or., ISBN 0-521-83307-8.
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |