Lizia
Wikipedia(e)tik
Lizia (grekoz: Lykia) Asia Txikiko antzinako eskualdea da, Frigiaren hegoaldean dagoena, Karia eta Panfiliako eskualdeen artean.
Zirok konkistatu zuen Persiako Inperiorako, baina ondoren Alexandro Handiaren mende geratu zen. Antzinako Greziaren eskupeko konfederazio izan zen, Klaudio enperadorearen garaian Antzinako Erromako herrialde egin zen arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.