Lillian Hellman
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Lillian Florence Hellman | |
| Jaio | 1905eko ekainaren 20a | |
| New Orleans, Louisiana ( |
||
| Hil | 1984ko ekainaren 30a | |
| Tisbury, Massachusetts ( |
||
Lillian Florence Hellman (1905eko ekainaren 20a; 1984ko ekainaren 30a) Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako antzerkigile eta zinema gidoilaria izan zen. Ideia aurrerakoien defendatzaile sutsua, harreman luze eta estua izan zuen Dashiell Hammett idazlearekin; itxura batean honek asmatutako Nora Charles literatur pertsonaia Lillian zuen oinarri.Dorothy Parker idazlearekin ere oso hurbileko tratua izan zuen. Hellmanen antzezlan ezagunenak The Children's Hour, The Little Foxes eta Toys in the Attic dira. Hirurak ala hirurak zinemarako egokituak izan ziren arrakasta handiz. 1952an Lillian Hellman HUAC (House Un-American Activities Commnitee) delakoaren aurrean agertzeko agindua jaso zuen. Hellmanen lagun izandako Hammett Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunistako kidea izana zen, eta berori lotura nahikoa izan ei zuten aitortzera deitzeko. Erantzuna, ordea, ez zuten espero: "Ez da gizalelekoa, zikina oso eta nazkagarria baizik, aspaldi ezagutu nuen jendea salatzea neure burua aske ikusteko". Ondorioz zerrendetarako bidea (blacklist) egin zuen eta lanerako aukera sasoi luze baterako ukatu zioten.
[aldatu] Lanak
- The Children's Hour (1934)
- These Three (1936)
- The Dark Angel (1935eko filma (1935)
- Days To Come (1936)
- Dead End (1937)
- The North Star (1943)
- The Little Foxes (1939: antzezlana)
- Watch on the Rhine (1940)
- The Little Foxes (1941: gidoia)
- Another Part of the Forest (1946)
- The Autumn Garden (1951)
- Candide (operetta) (1957)
- The Big Knockover (antzinsolasa) (1963)
- Toys in the Attic (1959)
- An Unfinished Woman (1969)
- Pentimento (1973)
- Scoundrel Time (1976)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Hellman American Masters atarian
- (Ingelesez) HUAC delakoaren aurrean eginiko aitorpena (Real Player).
- (Ingelesez) Hellman at the Internet Movie Database ataria: zinemarako lanak