Lisdoonvarna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lisdoonvarna
Lios Dúin Bhearna

Lisdoonvarna
Herrigunea.
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Clareko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Flag of county Clare.svg Clareko konderria
Koordenatuak

53°01′45.99″N 9°17′22.18″W / 53.0294417°N 9.2894944°W / 53.0294417; -9.2894944Koordenatuak: 53°01′45.99″N 9°17′22.18″W / 53.0294417°N 9.2894944°W / 53.0294417; -9.2894944

Lisdoonvarna non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Lisdoonvarna
Garaiera 20 m
Biztanleria 767 bizt. (2006)

Lisdoonvarna (irlanderaz Lios Dúin Bhearna) Irlandako mendebaldeko Clareko konderria udalerri bat da. N67 errepide nazionalak zeharkatzen du.

Udalerri hau bainuetxe eta atsedenleku gunea da, gainera bertako musika jaialdiek ere nolabaiteko ospea dute. Bestalde, urtero irailean Europa osoko mutilzahar eta neskazahar topagune handienetakoa ospatu ohi da, bertan urtero bikotekidea, senargaia eta emaztegaia topatu asmoz 40.000 ezkongabe inguru elkartu ohi direlarik.

Bestalde, udalerri hau Cliffs of Moher itsaslabar ospetsuetatik gertu, nahiz Doolin eta Lahinch udalerriak eta The Burren eremu ikusgarritik hurbil dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lisdoonvarna Aldatu lotura Wikidatan