Lombok

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lombok eta Rinjani mendia, espaziotik ikusiak, 1992ko maiatza
Gunung Rinjani Gili Trawanganetik

Lombok uhartea, Indonesiako Nusa Tenggara Barat probintzian dago, Bali eta Sumbawa uharteen artean. 4.725 km²ko hedadura du, eta bertan dago Mataram, uharteko hiriburua eta hiririk handiena dena.

Historikoki, ondoan duen Bali uhartearen dinastia hinduekin lotuta dago. 1674an, herbeheretarrak iristen hasi ziren uhartearen ekialdeko zatira. XIX. mendearen amaieran, sasaktarren matxinada bat probestuz, herbeheretarrek, Lombok uhartea oso-osorik kontrolatzea lortu zuten 1894an.

Sonda uharteak eratzen dituzten gainontzeko uharteak bezala, Lombok, Wallacen Lerroa deritzon gunean dago, interes zientifiko handikoa, bere biodibertsitate aberatsagatik, Asia hegoekialdea eta Ozeaniaren artean kokatuak. Izan ere, aipaturiko lerroa, Lombok eta Bali artetik igarotzen da.

Balik bezain turismo masiborik jasotzen ez duen uhartea da. Lomboken, bisitariek, ia hutsik dauden hondartzak eta edertasun handiko paisaiak aurki ditzakete, 3726 metroko altuerako Rinjani estratosumendia inguratzen duena bezala, Indonesiako hirugarrena, garaieran.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lombok Aldatu lotura Wikidatan