Bali

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bali

Estatua IndonesiaIndonesia
Hiriburua

Koordenatuak:

Denpasar

8°25′0″N 115°14′0″E / 8.41667°N 115.23333°E / 8.41667; 115.23333Koordenatuak: 8°25′0″N 115°14′0″E / 8.41667°N 115.23333°E / 8.41667; 115.23333

Goiburua Bali Dwipa Jaya
("Bali uharte goragarria")
IndonesiaBali.png
Azalera
5.632,86 km²
Talde etnikoak Balitar (%42), Javatarrak (33%), Baliagar (1%)
Biztanleria 3.150.000 (2000)
Web www.baliprov.go.id

Bali[1] Indonesiako uhartea da. Uhartea uharte kate batean dago: Sonda Uharte Txikiak; mendebaldean Java du eta Lombok ekialdean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliko mapa

Balik 145 km luzera, 80 km zabalera eta 5.700 km² azalera ditu. Erdialdetik ekialderantz eskualde menditsua du, mendirik altuena 3.142 m Agung mendia izanda, azkenekoz 1963ko martxoan erupzioa izan zuen sumendi aktiboa.

Padangbai hondartza.

Baliko hiri nagusiak iparraldeko Singaraja eta hegoaldeko Denpasar hiriburua da. Hiriburu kulturala, aldiz, Denpasarretik iparralderantz dagoen Ubud herria da.

Uharteak 3 milioi biztanle ditu, gehienak hinduak baina badago gutxiengo musulmana ere (batez ere, arrantzaleak).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliko herria k. a. XXV. mendean Erdialdeko Asiatik Indonesiako uhartedira migratu zen herritik dator. Gero, k. a. 100 urte inguru uhartean hinduak agertu ziren.

Ekialdeko Javako Majapahit inperio hinduarrak (1293-1520) 1343an Balin kolonia bat eratu zuen. Majapahit inperioa 1500an suntsitu zenean, biztanleak Balira migratu ziren.

Bali ikusteko lehendabiziko europara Cornelis Houtman nederlandarra zen, 1597an, nahiz eta portugaldar itsasontzi batek 1585an Bukiteko kostaldean itsasperatu zuen. Nederlandarrek merkataritza-kolonia eratu zuten eta XVII. mendean India Ekialdeetako Konpainia nederlandarra hasi zen. Nederlandarren kontrola zenbait guda kolonialen bidez finkatu zen (1846-1849).

1920ko hamarkadan Balin nazioarteko turismoa agertu zen. Baliko hondartzak famatuak dira munduan zehar, baita bere artisautza edo Legong izeneko dantza.

1948an, Bali Indonesia Ekialdeko zati bat bihurtu zen.

2002ko urriaren 12, Kutan Al Qaedak bonba batzuk lehertu zituen, 202 pertsona hiltzen. Berriro, 2005ean errepikatu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bali Sunda Uharte Txikietan dagoen probintzia da. Probintzia 8 barruti (kabupaten) eta hiri (kota) batean zatituta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bali Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]