Los Millares
Wikipedia(e)tik
Los Millares Andaluziako historiaurreko aztarnategia da, Andarax ibaiaren ondoan dagoena, Santa Fe de Mondujar herrian (Almeriako probintzia). Brontze Arokoa da, eta Hispanian izan zen kultura neolitiko bati izena eman zion. Ekialdeko biztanleak Hispaniako hegoaldera heldu zirenean sortu zela diote adituek, eta bidaiari haiek sartu zituztela kobrearen erabilera, hirietan antolaturiko gizartea eta giza itxurako idoloak gurtzeko ohitura, alegia, Los Millareseko ezaugarri nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.