Lucanus barbarossa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucanus barbarossa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaLucanidae
GeneroaLucanus
Espeziea Lucanus barbarossa
Fabricius, 1801

Lucanus barbarossa lukanidoen familiako kakalardoa da. Iberiar penintsulan eta Afrika iparraldean hedaturik dago, baita Euskal Herriko basoetan ere[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo handia da, 3-4'5 cm arteko luzera duena. Kolore beltz distiratsua du, gorputz zapal xamarra, buru handia eta begi beltzak buruaren ertzetan kokaturik ditu. Antena luzeak dira, amaieran orrazi itxura dutenak[2]. Arkanbeletan gertatzen den bezala, espezie honek ere sexu dimorfismoa azaltzen du, arraren barailak emearenak baino askoz handiagoak baitira.

Beldarrak helduak baino handiagoak izatera iristen dira.

Bizi zikloa eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metamorfosi konplexua osatzen du. Beldarrak zuhaitz enbor usteletan bizi dira eta hartaz elikatzen dira[2]. Edozein zuhaitzetako enborrak balia ditzakete, koniferoenak ez ordea[2]. Hainbat urte bizi dira beldar itxuran pupatu eta imago heldua sortu aurretik. Helduek neguan hibernatu egiten dute zuhaitz azpian egindako zuloetan eta udan ateratzen dira. Arrak goiztiarragoak izaten dira emeak baino. Orokorrean ekaina amaieratik abuzturarte ikusten dira. Helduek ez dute luze irauten, ez baitira elikatzen. Beldarrak zirela pilaturiko energia gastatuz bizi dira[3].

Gauez dira aktibo eta sarritan kaleetako argiek erakartzen dituzte[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c «CERAMBYX, LUCANUS Y OTROS... - Lucanus barbarossa» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Escarabajo Lucanus (Pseudolucanus) barbarossa en Montserrat» El desinsectador y desratizador 2013-07-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]