Luis Azanza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Azanza
Bizitza
JaiotzaIruñea1961eko maiatzaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2021eko abenduaren 14a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Luis Azanza Mendia (Iruñea, 1961eko maiatzaren 13a - Iruñea, 2021eko abenduaren 14a) nafar argazkilaria izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadaren hasieran ekin zion argazki kazetaritzan, eta denera 40 urtez jardun zuen horretan, lana beti Nafarroan eginez. Haren lanak makina bat egunkaritan eta aldizkaritan argitaratu ziren, tartean Euskaldunon Egunkaria-n; El País, Diario 16, El Diario Vasco eta Deia egunkariek ere plazaratu zituzten haren argazkiak, baita beste zenbait kazetak ere.[1]

Azkeneko hamar urteetan, ilustrazioan eta diseinuan ere ibili zen, bere bikotekide Berta Bernarterekin sortu zuen Aloa komunikazio agentzian. Nestor Basterretxea. Aranzazu dokumentala egin zuen. Zenbait argazki erakusketa jarri zituen; azkena, 2019ko udan, Universo SF, Iruñeko Sanferminetako hogei argazki handiz osatua.[1]

2021eko abenduaren 14 hil zen, minbiziak jota, 60 urte zituela.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Urkizu, Urtzi. Iruñerriko gertakizunei klik egin zien. Berria, 2021eko abenduak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).
  2. Luis Azanza argazkilari iruindarra zendu da. Euskalherria Irratia, 2021eko abenduak 15, euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]