Luis Antonio Frantziakoa
Wikipedia(e)tik
(«Luis XIX.a Frantziakoa» orritik birbideratua)
Luis Antonio Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1775eko abuztuaren 6a - Gorizia, 1844ko ekainaren 3a) azkenengo Frantziako dofin eta Angulemako dukea izan zen.
Karlos X.a Frantziakoa bere aita 1830eko abuztuaren 2an tronuari uko egin zionean, Frantziako erregea izan zen 20 minutuz Luis XIX.aren izenaz. Bere aita hiltzean legitimisten erregenahi bilakatu zen.
1799an bere lehengusina zen Maria Teresa Charlotte, Luis XVI.a Frantziakoaren alaba, ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.
| Aurrekoa Karlos X.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1830 |
Ondorengoa Henrike V.a Frantziakoa |
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |