Luperka
Luperka, erromatar mitologiaren arabera, Romulo eta Remori titia eman zien otsemearen izena da, Amulio erregeak, Romulo eta Remo hiltzea agindu zuenean. Gaur egun, otseme honi eskeinitako estatua, "otseme kapitoliarra" deitua (lupa capitolina italieraz), erromatar Kapitolioaren museoan kontserbatzen da. (Museo Kapitoliarrak).
[aldatu] Irudia
Brontzezko irudi bat da, 75 zentimetroko garaiera eta 114ko zabalera duena. Tradizioaren arabera, eskultura etruskoar bat izango litzateke, berriki, tradizio hau zalantzapean jarri den arren, azkenik, Erdi Aroan egina dela frogatuz.
Bi umeak, Pizkunde garaian gehituak izan ziren, eta, ziuraski, Antonio Pollaiuolo eskultoreak eginak dira.
[aldatu] Izenaren balizko azalpena
Tito Livioren arabera (Ab Vrbe Condita, 1, 4, 6-7), otsemearen elezaharra, benetan, emagaldu baten ekintzaren estalki izango litzateke, lupa hitzak, emagalduei ere erreferentzia egiten baitiete.