Lutrinae
- Artikulu hau Lutrinae azpifamiliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Igaraba.
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Lutrinae Mustelidae ugaztun familiako azpifamilietako bat da. Euren izen arrunta igaraba izan ohi da, nahiz eta izen honekin hainbat espezie izendatu. Gaur egun 13 espezie ezagutzen dira, 7 genero ezberdinetan. Mundu osoan zehar bizi dira. Hego Amerikan igaraba izena (gazteleraz, nutria) Miocastoridae familiako karraskari bati ematen zaio, baina ez du harremanik familia honekin.
[aldatu] Ezaugarriak
Uretan lehorrean baino hobe bizi diren animaliak dira. Larru sendoa dute, iragazkaitza, euren gorputzeko beroa mantentzen laguntze diena. Ondo egiten dute igeri eta sudur-zuloak ur-azpian itxi ditzakete, 6 minutu arnasa hartu gabe egon daitezkeelarik. Igerian 12 kilometro orduko abiadura har dezakete.
Arra handiagoa izaten da emea baino. 8 eta 15 urte arteko bizi-itxaropena dute. 36 hortz dituzte, 6 letaginetik goian zein behean. 5 behatz dituzte hanka bakoitzeak, mintza batekin erdian, igeriketan laguntzeko.