Luzon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luzon, Filipinetako uhartediaren iparraldean.

Luzon[1] Filipinetako uharterik handiena da, uhartediko iparraldean kokatutakoa. Manila hiriburua uharteko hegoaldean dago.

109.965 km2-ko azalera dauka eta 2000an 39.500.000 biztanle zituen (359.2 biz./km2).

Antzina, "Nueva Castilla" gaztelaniazko izena zeukan.

Ondasun nabarmenak

Uharte honetan daude Filipinen Gizateriaren Ondare izendatutako hiru toki: Filipinetako Eliza Barrokoak (4tik 3), Banaue Arroz Terrazak eta Vigan.

Bertako hiri eta herri ugarik euskal izena dute, uhartea Espainiar Inperioko zati izan baitzen hiru mendez. Horien artean aurki daitezke Urdaneta, Barasoain eta Legaspi.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzon Aldatu lotura Wikidatan


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.