Manila
Wikipedia(e)tik
|
Manila |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Probintzia | Manila Metropolia | ||
| Herritarra | manilar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 38,55 km2 | ||
| Biztanleria Metropolia |
1.660.714 bizt (2007) 11.553.427 |
||
| Dentsitatea | 43.079,48 bizt/km² | ||
| Sorrera | XIII. mendea 1521 (Migel Lopez Legazpikoak) |
||
| http://www.manila.gov.ph | |||
Manila (filipinoz Maynila) Filipinetako hiriburua da eta Manila Metropolia osatzen duten 17 udalerrietako bat. Luzon uharteko ekialdeko kokatua, 19 milioi biztanle bizi diren[1] metropoliko erdigunea da. 2009an, munduko 11. metropoli-gune handiena zen eta 5. jendetsuena.
Manila, luze-zabal 38,55km2 izanik[2], Filipinetako bigarren hiri jendetsuena da, 1.660.714 biztanle baititu[3]. Hurbileko Quezon Hiria da herrialdeko jendetsuena, antzina hiriburu izandakoa. Hala ere, Manila Metropoliak 10 milioi biztanletik gora ditu eta Asia hego-ekialdeko bigarren gune jendetsuena da[4].
Manila Hong Kong hiritik 950 km hego-ekialdera dago eta Singapurtik 2.400 km ipar-ekialdera. Pasig ibaiak hiria bitan zatitzen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
XIII. mendean, Manila herrixka gotortua zen, Pasig ertzeko merkataritza gunea. Aristokrazia malaiarentzat, herrixkaren izena Seludong/Selurung zen, Luzon uhartearen hego-mendebaldeko eskualdearen izen bera, bertako hiriburua zela iradokiz. Hala ere, bertako tagalog jendearen ahotan Maynilad zuen izena, eta izen horrexekin geroz eta ezagunagoa egin zen. Izenaren jatorria nila landarean dago, badiaren ertzean hazten den mangle loredun mota bat, xaboia egiteko erabilia eta herrixkako merkatugai nagusia.
1570ean, pirata portugaldarrek atzendua, Migel Lopez Legazpikoak merkataritza gune honen berri izan zuen eta bere aberkide Martin Goiti bidali zuen bertako garrantzi ekonomikoa ezagutzera. Espainiar Koroa ezartzea saiatu zen, baina bertako buruzagiak ez zuen onartu Espainiako errege-erreginen meneko izatea, nahiz eta merkataritza harreman askeen alde agertu. Konkistatzaileek gerra-ekintzatzat hartu zuten eta herriari eraso egin 1570eko ekainean. Goitik herria konkistatu ondoren, Lopez Legazpikoarengana itzuli zen tropekin. Horrela, zumarragarrak gotorlekua eraikitzeko agindua 1571eko ekainaren 1ean eman zuen, eta Manila modernoaren lehen ipini.
Manila Espainiaren gobernu kolonialaren hiriburu bihurtu zen, Filipina Uharteak hiru mendez kontrolatu ziten garaian. 1762-1764 artean, Britainia Handiaren bi urteko kontrolpean ere Manila hiriburua izan zen. Hiriak merkataritza aldetik garrantzi handia izan zuen, Manila-Acapulco merkatari-itsasbidearen jomuga baitzen, salgaiak Mexiko eta Asia Hego-ekialdearen arteko garraio-puntua (Manilako galeoia). Itsasbide hau, itzulbidaia izenekoa, Andres Urdaneta ordiziarrak ezarri zuen[5], Migel Lopez Legazpikoaren ilobak.
1898an, Ameriketako Estatu Batuek agintea hartu zuten eta Filipinetako uhartedia 1946 arte kolonizatu zuten. Bigarren Mundu Gerran hiriaren gehiengoa suntsitua izan zen. Gerrako bigarren hiri suntsituena izan zen, Varsoviaren atzetik. 1948-1976 artean Manilak hiriburutza galdu zuen, Quezon Hiriaren mesedetan. 1976ean, hiriburu bihurtu zen berriz.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Hiria hamasei barruti geografikotan banatua dago. Zortzi barruti Pasig ibaiaren iparraldean daude eta zortzi hegoaldean.
| Barrutiak | Barangay kopurua |
Biztanleria (2007 errolda) |
Eremua (ha) |
Dentsitatea (bizt/km²) |
|---|---|---|---|---|
| Binondo | 10 | 12.100 | 66,11 | 18.304,1 |
| Ermita | 13 | 6.205 | 158,91 | 3.904,8 |
| Intramuros | 5 | 5.015 | 67,26 | 7.455,7 |
| Malate | 57 | 78.132 | 259,58 | 30.099,8 |
| Paco | 43 | 69.300 | 278,69 | 24.866,7 |
| Pandacan | 38 | 76.134 | 166,00 | 45.862,9 |
| Port Area | 5 | 48.684 | 315,28 | 15.441,4 |
| Quiapo | 16 | 23.138 | 84,69 | 27.322,0 |
| Sampaloc | 192 | 255.613 | 513,71 | 49.758,5 |
| San Andres | 65 | 116.585 | 168,02 | 69.386,2 |
| San Miguel | 12 | 16.115 | 91,37 | 17.636,9 |
| San Nicolas | 15 | 43.225 | 163,85 | 26.380,5 |
| Santa Ana | 34 | 62.184 | 169,42 | 36.703,5 |
| Santa Cruz | 82 | 118.779 | 309,01 | 38.438,1 |
| Santa Mesa | 51 | 98.901 | 261,01 | 37.892,2 |
| Tondo | 259 | 630.604 | 865,13 | 72.891,6 |
[aldatu] Ikustekoak
- Intramuros alde zaharra.
- San Agustin eliza (Filipinetako Eliza Barrokoak)
- Jai-Alai eraikina.
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Demographia World Urban Areas and Population Projections
- ↑ Manila Hiriko Biztanleria.
- ↑ Manila Hiriko Biztanleria.
- ↑ Demographia World Urban Areas and Population Projections
- ↑ www.andresurdaneta.org