Magnolia lorandi
- Artikulu hau Magnolia lorandiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Magnolia (argipena).
| Magnolia lorandi | |
|---|---|
| Flower and foliage of Magnolia grandiflora (Southern magnolia) | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Plantae |
| Kladoa: | Angiospermae |
| Ordena: | Magnoliales |
| Familia: | Magnoliaceae |
| Generoa: | Magnolia |
| Espeziea: | Magnolia grandiflora L. |
| Hedapen mapa | |
Magnolia lorandia edo, gehienetan, magnolia soilik (Magnolia grandiflora) Magnolia generoko zuhaitza da, berez Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdekoa, baina mundu osoko parke eta lorategietan hedatua dagoena.
Izen generikoa, Magnolia, Montpellierko Lorategi Botanikoaren Pierre Magnol zuzendariaren omenez du zuhaitzak. Izen espezifikoak, grandiflorak, loreen tamaina handiari egiten dio erreferentzia.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Hosto iraunkorreko zuhaitz bikaina da, eta 25 m garai izan daiteke. Kono eitea du magnoliak, eta adaburua zabala eta hostotsua da. Hazkunde motela du, eta bizia luzea.
Zurtoina – Azala [aldatu]
Zurtoina motza da. Azala grisa da, eta plaka txikitan zartatua.
Hostoak [aldatu]
Hostoak bakunak, alternatuak, larrukarak, obalak eta handiak dira; berde ilun distiratsuak gainaldetik, eta argiagoak azpialdetik.
Loreak [aldatu]
Magnoliak lehenbiziko landare loredunak izan ziren, segur aski; hortaz, lore motarik primitiboena dute, zuhaitzetakoetan primitiboena.
Loreak zuriak, oso handiak eta usaintsuak dira, eta bi-lau egun bakarrik irauten dute.
Fruituak [aldatu]
Oboideak (pinaburu formakoak) eta gorrixkak dira fruituak.
Habitata [aldatu]
Magnolia, jatorriz, iparramerikarra da, eta XVIII. mendean ekarri zuten Europara.
Klima epela du berezkoa.
Erabilera [aldatu]
Apaingarri gisa erabiltzen da parke eta lorategietan; izan ere, eite dotorea eta hostotza iraunkorra du, eta udan loratzen da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.