Magnum Force

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 22 urtarrila 2016

Magnum Force (euskaraz Magnum Indarra) 1973ko Ted Post estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Clint Eastwood, Hal Holbrook, Mitchell Ryan, David Soul, Felton Perry, Robert Urich eta Tim Matheson aktoreek antzeztu zuten.

Harry Zikina Callahan inspektorearen saileko bigarren filma izan zen, aurretik Dirty Harry (1971) eta ondoren The Enforcer (197) filmak jarraitu zuelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harry Callahan (Clint Eastwood) kasuak argitzeko batere ohikoak ez diren bere metodoen ondorioz poliziaburuek zigor gisa Hilketa sailetik Zainketa sailera lekualdatu dute. Une berean, San Francisco hirian hilketak jazotzen hasi dira, hortaz, Harryren buruzagia den Neil Briggs (Hal Holbrook) tenienteak hilketa horiek argitzeko Callahan inspektorea berriz ere Hilketa sailera itzularaztea derrigortua egongo da. Ikerketak hilketa horien egilea Polizia saileko norbait dela adierazten du. Callahanek hilketa horien atzean zaintzaile gisa bere kabuz eta klandestinoki hilketak burutzen ari den polizia talde bat dagoelako susmoa du, hots, epaileek burututako lanarekin gustura ez, eta heuren eskutik ustezko justizia egiten ari diren poliziak. Hortaz, Callahanen helburua lehez kanpo jarduten duten polizia ustel horiek nortzuk diren jakin eta atzematea izango da.

Aktoreak

Kanpo loturak