Per qualche dollaro in più
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Per qualche dollaro in più (ITA) For a Few Dollars More (USA) |
|
| Urtea | 1965 | |
| Generoa | Spaghetti western | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 130 min. | |
| Aurrekontua | ? $ | |
| Zuzendaria | ||
| Sergio Leone | ||
| Ekoizleak | ||
| Alberto Grimaldi Arturo González |
||
| Gidoilariak | ||
| Luciano Vincenzoni Sergio Leone |
||
| Aktoreak | ||
| Clint Eastwood Lee van Cleef Gian Maria Volonté |
||
| Musikagileak | ||
| Ennio Morricone | ||
| Argazkilariak | ||
| Massimo Dallamano | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| [[]] | ||
Per qualche dollaro in più (italieraz) edo For a Few Dollars More (ingelesez) Espainia eta Italia artean filmatutako spaghetti western generoko film bat da. Sergio Leone zine zuzendari italiarrak zuzendu zuen, 1965ean. Protagonista nagusiak, Clint Eastwood, Lee van Cleef eta Gian Maria Volonté izan ziren. Musika, Ennio Morriconerena da.
Film hau, Dolarraren trilogia deritzonaren bigarren filma da, 1964ko Per un pugno di dollari filmaren ondoren. Gaztelaniaz La muerte tenía un precio eta frantsesez Et pour quelques dollars de plus izena du.
Eduki-taula |
Istorioa [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Hildako batek, bizi batek baino gehiago balio zuen garaian, bi hiltzaileen ehiztari, "Besamotza" (Clint Eastwood eta Mortimer Koronela (Lee van Cleef) hasieran, elkarren etsai zirenak, harrapakin bera harrapatzeko elkartzen dira, "Indiarra" deritzona (Gian Maria Volonté), bera harrapatzeagatik, ordurarte eskaini den ordainsaririk handiena ematen den gaizkilerik odoltsuena.
Bietako bakoitzak, arrazoi ezberdinak ditu gaizkile hori harrapatzeko: "Besamotza"k, gaizkilea harrapatzeagatik eskaintzen duten ordainsaria lortzeko, eta, Mortimer Koronelak, gaizkile hark bere alabari egin zion eraso sexuala mendekatzeko, Mortimer Koronelaren alaba, bere buruaz beste egitera behartu zuena. Euren estiloak ere ezberdinak dira, baina eraginkorrak: Bata, azkarra, eta, bestea, hotza eta teknikoa.
Iruzkinak [aldatu]
Pertsonaiak, antiheroi estereotipatuak dira, mendebaldeko bizitza gogorra islatuz, xehetasun eta elkarrizketa laburren artean, ongia eta gaizkia erlatiboak direla erakusten dutela erakutsiz. Argazkigintza bikain batekin eta denboren maneiate bikain batekin, Sergio Leonek, Dolarraren triogia deritzonaren bigarren filma egin zuen. Trilogia hau, Per un Pugno di Dollari, Per Qualche Dollaro in Più eta Il Buono, il Brutto, il Cattivo filmek osatzen dute). Filma, Tabernaseko Basamortuan filmatu zen, Almerian, baita Nijarreko Fernan Perez izeneko herrixkan ere.
Aktoreak [aldatu]
- Clint Eastwood: "Besamotza"
- Lee van Cleef: Mortimer Koronela
- Gian Maria Volonté: "Indiarra"
- Mara Krupp: Mary
- Luigi Pistilli: Groguy
- Klaus Kinski: Wild
- Joseph Egger: Profeta
- Panos Papadopoulos: Sancho
- Tomas Blanco: Telegrafilaria
Beste presentzia batzuk [aldatu]
- Disneyren Pirates of the Caribbean: At World's End (2007) filman, Davy Jones gaizkilea eta bere maitale Tia Dalmak, medailoi musikal bana dute. Eszena batean, non izeba Dalmaren medailoiak jotzeari uzten dion eta Jonesenak jarraitzen duenean, zuzenean Per Qualche Dollaro in Più filmetik hartua dago. Gore Verbinski zuzendaria, Sergio Leoneren jarraitzaile porrokatua da, eta, beraz, nahita eginiko omenaldi bat da.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Fitxa - imdb.com
- (Ingelesez) Eszena eta musika youtube.com-tik, 2:58 minutu