Two Mules for Sister Sara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Two Mules for Sister Sara
Datuak
Jatorrizko izenburua Two Mules for Sister Sara
Izenburua euskaraz Bi Mando Sara Ahizparentzako/Arrebarentzako
Urtea 1970
Estreinaldia 1970eko ekainaren 16a
Generoa western
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
MexikoMexiko
Iraupena 114 minutu
Aurrekontua 4 milioi dolar
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Don Siegel
Ekoizleak
Carroll Case
Martin Rackin
Gidoilariak
Albert Maltz
Budd Boetticher
Aktoreak
Shirley MacLaine
Clint Eastwood
Manolo Fábregas
Alberto Morin
Musikagileak
Ennio Morricone
Jatorrizko musika
Stanley Wilson
Musika saila
Argazkilariak
Gabriel Figueroa
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Two Mules for Sister Sara (euskaraz Bi Mando Sara Ahizparentzako/Arrebarentzako) 1970eko Don Siegel estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bertan, Shirley MacLaine, Clint Eastwood, Manolo Fábregas eta Alberto Morin aktoreek antzetu zuten.

Filmaren soinu banda Ennio Morricone italiar musikagile ezagunak moldatu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendearen amaieraldeko Mexiko. Hogan (Clint Eastwood) izeneko pistolari eta mertzenario gringo batek herrizka batean erasotua den moja edo serora (Shirley MacLaine) bat salbatzen du. Gertakizun hau pistolariarentzat zorionekoa izango da, serorak pistolariak erasotzeko asmoa duen gotorleku bati buruzko informazio baliotsua ematen baidio. Halere gotorlekurako bidaia korapilatu eta gorabehera asko igaro beharko dituzte, tartean umorezko gertakizun asko jazoo direlarik. Horietako une onenetakoa pistolariak ustezko moja edo serora sonako emagaldu bat dela jabetzen denekoa da (aurretik eta bidai osoan mojaren izate erlijiotsuaren ondorioz erabat errespetatu baitzuen).

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]