Maite Ruiz de Austri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Ruiz de Austri

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaite Ruiz de Austri
JaiotzaMadril, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Araba
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, idazlea eta gidoilaria

IMDB: nm0749599 Allocine: 242361 Allmovie: p703828 Edit the value on Wikidata

Maite Ruiz de Austri Villan, (Madril, 1959 - ) arabar zinema-zuzendaria eta gidoigilea da. Emakumezko zuzendarien artean aitzindaria izan zen maskulinizatua dagoen sektorean. Bi Goya sari eta beste hainbat izendapen lortu ditu bere ibilbidean zehar.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaziozko filmen zuzendaria izatea ez da ogibide ohikoena. Maiteren kasuan haurtzaroarekin du zerikusia du. Txikitan Varsovian bizi izan zen, aitak erbesteratu behar izan zuelako. Poloniako telebistan izugarri gustatzen zitzaion marrazki bizidunetako telesail bat. Agian, hori izan zen guztiaren hasiera, gero asko idazten eta irakurtzen jarraitu zuen. Horrek ere eragina izan zuen.[1]

1985ean, Gasteizen, kultura arloko hainbat saio zuzentzeari ekin zion. Urte batzuk geroago gidoilari eta zuzendari lanak burutu zituen telebistako hainbat serieetarako. Azkenik, gidoiak idazteari ekin zion eta animaziozko filmak zuzentzeari.[2]APIKA Arabako Ekoizleen Elkarteko sortzaileetako bat ere bada eta 2023an erakunde honen presidentea.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995 Goya Saria, "Ipar haizearen itzulera" lanagatik
  • 1999 Goya Saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]