Lehenengo Gurutzada
| Lehenengo Gurutzada | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Gurutzadak | |||||||
Antiokiako setioa (1097-1098). |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Kristauak:
Bizantziar Inperioa |
Musulmanak:
Seliuzidar leinua |
||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Gilen Embriaco Godofredo Bouillongoa Erramun IV.a Tolosakoa Estefano II.a Bloiskoa Balduino I.a Jerusalengoa Eustakio III.a Boloniakoa Roberto II.a Flandriakoa Ademar Monteilgoa Hugo I.a Vermandoiskoa Roberto II.a Normandiakoa Bohemundo Tarentokoa Tankredo Galileakoa Alexis I.a Komneno Tatikios Erramun II.a Berenguer |
Kilij Arslan I Yaghi-Siyan Kerbogha Duqaq Fakhr al-Mulk Radwan Ghazi ibn Danishmend Iftikhar ad-Daula Al-Afdal Shahanshah |
||||||
| Indarrak | |||||||
| Gurutzatuak:
Bizantziarrak:
|
|
||||||
Lehenengo Gurutzada XI. eta XIII. mendeetan zehar Ekialde Hurbila asaldatu zuen kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko Gurutzadak izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen.
Alexis I.a Komneno bizantziar enperadoreak seliuzidar turkiarren aurkako borrokan Urbano II.a aita sainduari laguntza eskatu zionean, honek 1095ean Mendebaldeko Europako erresuma kristau guztiei Lur Santua konkistatzea eskatu zien[3]. Petri Ermitauak lehendabiziko saiakera egin bazuen ere, Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Frantziako nobleziak zuzenduriko armada bat antolatu eta armada honek aurrera egin ahala, Europan nolabaiteko migrazio masiboa sortu zen ekialderantz. Gurutzatuek Rüm sultanerrian sartu eta hegoalderantz jo zuten, hiri asko konkistatu eta, Fatimitar kalifaldiaren lurraldeetan sartu ondoren, 1099an Jerusalem konkistatu zuten.
Horrela eskualdean Gurutzatuen estatuak sortzeaz gain Bizantziar Inperioak lurralde batzuk berreskuratu zituen[4]. Mediterranear eskualdean fanatismo erlijiosoak zabaldu zen, aitasantutzak ospea berreskuratuz[5]. Nazioarteko merkataritza ere bultzatua izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ D. Nicolle, The First Crusade 1096-99: Conquest of the Holy Land, 21. orr.
- ↑ a b D. Nicolle, The First Crusade 1096-99: Conquest of the Holy Land, 32. orr.
- ↑ Riley-Smith, Jonathan. The First Crusaders, 1095–1131. Cambridge: 1998. ISBN 0-521-64603-0
- ↑ Madden, Thomas. New Concise History of the Crusades. Rowman & Littlefield, 2005. ISBN 0-7425-3822-2
- ↑ Riley-Smith, Jonathan. The First Crusade and the Idea of Crusading. University of Pennsylvania: 1991. ISBN 0-8122-1363-7
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |