Man vs. Wild

Wikipedia, Entziklopedia askea
Man vs. Wild
Jatorria
IzenburuaMan vs. Wild
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Sasoi kopurua7
Atalak72
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelerrealitatea, abenturazko telesaila eta reality show (en) Itzuli
Iraupena45 minutu
Antzezlea(k)
AurkezleaBear Grylls
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Discovery Channel
Hasiera-data2006ko urriaren 27a
Amaiera-data2012ko martxoaren 12a

discovery.com…
IMDB: tt0883772 Metacritic: tv/man-vs-wild TV.com: shows/man-vs-wild Netlix: 70140410Edit the value on Wikidata
kronologia
Man vs. Wild Running Wild with Bear Grylls (en) Itzuli

Man vs. Wild (euskaraz: «Gizona Naturaren Aurka»), baita Born Survivor: Bear Grylls, Ultimate Survival, Survival Game, edota Erresuma Batuan soilik Bear Grylls deitua (euskaraz: «Bizirauntzaile Jaioa: Bear Grylls, Azken Bizirauntzailea, Biziraupenaren Jokoa, Bear Grylls») Bear Grylls britainiar abenturazalea protagonistan duen Discovery Channel telebista kateko telesaila bat da.

Bertan Grylls abenturazaleak bere biziraupen ezagutzak erabiliz munduko hainbat lekutako muturreko baldintza, klima eta erliebeei aurre egin beharko die. Saioak bere abentura surrealistei esker mundu osoan ospe handia bereganatu du, batez ere abenturazale eta naturazaleen artean, nahiz eta batzuen ustez saioa iruzurra izan eta egoera asko moldatuak egon.

2012ko martxoaren 13an Bear Grylls abenturazaleak Discovery Channel katearen 2 proiektuetan parte hartzeari uko egitearen ondorioz kaleratua izan zen. Gaur egun, telesailak ordezkoa izango duen, edota behin betiko amaitu den ezezaguna da.

Hego Euskal Herrian Discovery Channel telebista kateak aireratu zuen, Ipar Euskal Herrian aldiz NT1 eta Discovery Channel telebista kateek.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaioak 7 denboraldi izan ditu:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]