Manhattanhenge

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manhattanhenge (batzuetan Manhattango Solstizioa) urtero birritan ematen den ebento bat da, zeinetan Eguzkiaren sartzea Manhattango (New York) ekialde-mendebalde kaleekin lerrokatzen den. Normalki udako solstiziotik gertu gertatzen da, lehenengoa maiatzaren 28 inguruan eta bigarrena uztailaren 12aren inguruan.

"Manhattanhenge" terminoa Neil deGrasse Tyson astrofisikariak popularizatu zuen, Stonehengeko monumentu megalitikoaren erreerentzia eginez.

New Yorkeko Commussioners' Planek 1811n Manhattango kale ordenazioa argitaratu zuen eta benetako ekialde-mendebalde alineaziotik 29º biratua zegoen erlojuaren norabidean. Beraz ilunabarraren azimuta 299ºtan dagoenean lerrokatuta agertzen da Eguzkia kaleekiko. Eguzkia zehazki norabide horretan sartzen den egunaren inguruan, maiatzeko dataren hurrengo eguna eta uztaileko dataren herenegunan, normalki, Eguzkia sartu aurretik agertzen da kalearen ortzimugatik New Jerseyra begira, eta espektakulu interesgarria izaten da turista zein bertakoentzat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]